Kvas

From Wikipedia, the free encyclopedia

Kvas
Remove ads

Kvas (euskaraz: «legamia»; errusieraz eta ukraineraz: квас, polonieraz: kwas chlebowy, literalki "ogi legamia", lituanieraz: gira, estonieraz: kali) hartzitutako alkoholdun edari oso leun bat da (alkohol gehien duenak %2,2 du) oso ezaguna Errusian, Ukrainan eta Europa ekialdeko beste herrialde batzuetan. Alkoholik gabeko kvasa ere bada.

Datu azkarrak Materialak, Historia ...
Remove ads

Elaborazioa

Thumb
Baso bat Kvas.
Thumb
Baso bat Kvas.

Kvasa zekale-irinez eta maltaz egiten da, edo baita zahi irinez, zekale ogi apur batez (ogi beltza) eta sagarrekin. Nahasketa hau uretan hartzitzen uzten da. Sarri fruta zaporea ematen zaio eta prozesuan zehar frutak gehitzen zaizkio.

Erabilerak

Erabilerarik garrantzitsuena edari bezala da, Errusia eta Ukrainan oso ezaguna dena, non hiririk garrantzitsuenetako ia edozein kaletan aurki daitekeen.

Errusiako sukaldaritzan kvasa okroxka izeneko udako zopa hotz bat egiteko erabiltzen da.

Errusiako hirietan kombucha, XX. mendearen hasieratik edari ezagun bat dena, sarri "kvas tea" deitua da edo (oso modu erratuan), soilik kvas, baina bi edari hauek oso ezberdinak direla gogoratu behar da.

Remove ads

Bitxikeriak

Lituanian Coca Cola konpainiak Pilskalna kvas deitzen duen kvasezko freskagarri bat ekoizten du.

Errusian ere Coca-Colak kvasa egiten du. The Coca Cola Companyk marka berria Errusiako Merkataritza Markentzako, Patenteentzako eta Jabetza Intelektualarentzako Zerbitzu Federalean erregistratu zuen.

Bere garaian "Coca Cola komunista" izenaz ezaguna izan zen, bere zaporeagatik, koloreagatik eta egiten duen bitsagatik.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads