Léon Degrelle
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Léon Joseph Marie Ignace Degrelle (Bouillon, Valonia, 1906ko ekainaren 15 – Málaga, 1994 martxoaren 31) Belgikako eskuin muturreko buruzagia eta ondoren Waffen SS guda-talde nazien ofizial valoniarra izan zen.

1930eko hamarkadan ideologia ultrakontserbatzaile eta katolikoa zuen Christus Rex (rexismo) mugimendu politikoa sortu zuen. Geroago, nazismora bildu eta hauen alde borrokatu zuen II. Mundu Gerran Waffen SS direlakoen Valonia Legioaren barnean. Gerra bukatu ondoren, Espainian aurkitu zuen babesa eta bertatik jarraitu zuen eskuin muturreko ideologia bultzatzen hil zen arte.
Remove ads
Léon Degrelle Donostiara iritsi zenekoa

II. Mundu Gerra bukatu eta egun batzuetara, 1945eko maiatzaren 7an, ihesari eman zion Oslotik, Luftwaffeko Heinkel III hegazkin batean [1] eta bere laguntzaile eta bi piloturekin batera. 1945eko maiatzaren 8ko goizaldean Donostia aurreko itsasaldera heldu ziren, erregai ia guztiz bukaturik zutela. Bi frantziar ontzi atzetik zituztela eta larrialdietarako bi suziri jaurtiki ondoren, Urgull eta Santa Klara tartetik pasa eta Kontxako badian zehar Igeldo mendiko magalera jo ondoren, Kontxako hondartzan lurreratu ziren 250 km orduko abiaduran eta hegazkinaren motor bat sutan zutela. Léon Degrellek erredura batzuk jasan zituen istripuan eta piragua batez eraman zuten orduko ospitale militarrera. Hegazkinak 2100 km autonomia zuen eta Oslotik Donostiara 2150 km daude, baina guztira hegazkinak gutxigorabehera 2300 km egin zituela zenbatetsi da. Asilo politikoa eskatu zion Espainiako Gobernuari, orduan Francoren mende eta bertan bizi izan zen hil arte. Pilotoetako bat Oreretan bizi izan omen zen urte batzuetan zehar.
Remove ads
Kanpo loturak
- Argazkia: Léon Degrelleren Heinkel hegazkian Kontxako hondartzan., www.euskomedia.org webgunean.
Oharrak eta erreferentziak
Bibliografia
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads