LSD

konposatu kimiko From Wikipedia, the free encyclopedia

LSD
Remove ads

LSD (Lysergic acid diethylamideren akronimoa), LSD-25, lisergida edo azido lisergikoaren dietilamida[1] droga psikodeliko ia-sintetikoa da, ergolina familiakoa. Kontzientziaren egoerak eraldatzen ditu, esperientzia mistikoarekin nahiz eskizofreniarekin parekatu izan direnak. Lagunartean, azido edo tripi (ingelesezko tripetik, "bidaia") izenak hartzen ditu.

Datu azkarrak Formula kimikoa, SMILES kanonikoa ...
Remove ads

Jatorria

Albert Hofmann suitzar kimikariak sustantzia hau lehenengo aldiz 1938. urtean sintetizatu zuen, eta 1943. urtean nahi gabe LSDaren efektuak aurkitu zituen.

Sandoz laborategiak aurkeztu zuten LSDa psikiatrian erabiltzeko droga gisa. 1950 eta 1960eko hamarkadetan hainbat psikiatrek eta psikoanalistek droga honi etorkizun handiko agente terapeutiko iritzi zioten. Hala ere, LSDa jolas-droga erabiltzen hasi zenez, eztabaida politikoa sortu zen, eta sustantzia zelan edo halan erabiltzea debekatzea erabaki zuten.

Remove ads

Efektuak

LSDaren efektuak aldagarriak dira, eta faktore hauen araberakoak: hartzen den kantitatea, pertsonaren tentua, ingurunea, pertsonalitatea, eta pertsonaren espektatibak. Pertsona batzuk euforia sentitzen dute droga hau kontsumitzerakoan eta beste batzuk izugarrizko beldurra. Esperientzia txarra bada, 'bidaia txarra' esaten da.

Honako hauek efektu ohikoak dira: umetokia uzkurtzea, herstura, loezina, parestesia, euforia, hiperreflexia, sinestesia, hiperestesia, transpirazioa, hipotermia, sukarra eta oharpenaren aldaketak denboran eta lekuan, baita tentu aldaketa ere.

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo-estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads