Le Milieu
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Frantziako krimen antolatua hiri nagusietan- Marseilla, Grenoble, Paris eta Lyon- jarduten du. Gaizkile taldeei frantziar mafia - eta kideei les beaux voyous (eusk: "ohorezko gizonak") - edo Le Milieu (frantsesez luh mil-yuh ahoskatua; eusk: "azpimundua")[1] diete.

1900eko hamarkadatik 1930eko hamarkadaren amaieraraino, Le Milieuren eginkizun nagusiak prostituzioa, apustuak, lapurreta eta bahiketak ziren. Gero, 1940ko eta 1970eko hamarkaden artean, bankuen lapurretei, droga-trafikori eta kontrabandoari ekin zioten. 1980ko hamarkadan bankuen lapurreta handiak berpiztu ziren. 1990 eta 2000 artean, estortsioa Marseillatik Aix-en-Provence eta Kosta Urdinera zabaldu zuten. 2002tik aurrera, estortsioaz gain, faltsutzeari eta finantza-delituei ere ekin zizkion.
Egun Le Milieuren talderik nabarmenena korsikar mafia da, Marseillako Unione Corse eta uharteko Gang de la Brise de Mer korsikar talde nagusiak izanda.[2]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
