Leovigildo
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Leovigildo[1] (gotikoz: Liwigilds, latinez: Liuvigildus; ? - Toledo, Hispania, 586ko udaberria), bisigodoen erregea izan zen. Rekaredo eta Hermenegildoren aita zen. Baskoiak menderatzen saiatu zen eta bi hiri eraiki zituen: Victoriacum (Gasteiz aldean omen dago) eta Rekopolis (Guadalajaran).
Remove ads
Biografia
Bisigodoen garaiko errege nagusia izan zen, eta sueboen erreinua menderatu zuen. Arrianismoaren jarraitzaile sutsua zen eta fededun guztiak dotrina horretara biltzen saiatu zen etengabe, katolikoen kaltetan, haien aurkako jazarpen odoltsuak zuzendu baitzituen. Baskoiak menderatzen saiatu zen eta haien matxinada bat deuseztatu zuen 581. urtean. Elezahar baten arabera, Victoriaco (egungo Gasteiz hiriaren inguruan) hiria sortu zuen, garaipen hura ospatzeko. Toledon finkatu zuen bere gortea eta erabat zentralizatu zuen administrazioa.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads