Lerwick
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lerwick (Eskoziako gaeleraz: Liùrabhaig, eskozieraz: Lerwick eta norvegieraz: Leirvik) Eskoziako Shetlandak eskualdeko hiriburua da, Mainland uhartean kokaturik dagoena. Eskozian iparralderen dagoen herria da beraz. 2011ko erroldaren arabera 6.958 biztanle ditu.
Remove ads
Etimologia
Norvegierazko Leirvik izenak "buztinaren badia" esan nahi du. Antzeko izena dute Norvegiako Leirvik eta Faroetako Leirvík herriek.
Historia
Duela 3.000 urtetik populatua izan da eremua. Clickimin Broch gotorlekua K.a. I mendean eraiki zen.
Lerwick izeneko lehen asentamendua ordea XVII. mendekoa da. Bertako kaian sardinzarra eta arrain zuriaren merkataritza ezarri zen itsasontzi holandarrekin. Egurrezko etxeek osatzen zuten herria eta birritan eraso eta erre zuten. XVII menean bertan uharteetako hiriburua zen Scallowaytarrek, Lerwickeko arrantzaleak mozkor eta moralgabeak zirela argudiatuta eta bigarrena 1702an flota frantsesak.
Garai hartan Charlotte gotorlekua eraiki zen herria babesteko asmoz. 1708an Lerwick Shetlandetako hiriburu bihurtu zen eta herriaren garapena ekarri zuen honek, batez ere arrantza eta merkataritzari lotuta.
Remove ads
Klima
Remove ads
Ondasun nabarmenak
- Charlotte gotorlekua
- Clickimin Broch
- Shetland Museum
Iruditegia
- Alde zaharra.
- Kaialdea.
- Udaletxea.
- San Klemente eliza.
- Shetland Museum.
- Liburutegia, aurrez eliza izana.
- Andersol institutua.
- Sound lurmuturra.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

