Leslie Phillips

aktore britainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Leslie Phillips
Remove ads

Leslie Samuel Phillips (Tottenham, Londres, 1924ko apirilaren 20a Minneapolis, 2022ko azaroaren 7a) ingeles zinemako eta telebistako aktorea izan zen. BAFTA sarirako hautagaia. [1] Out of Africa (1985), Empire of the Sun (1987), Lara Croft: Tomb Raider (2001) edo Venus (2006) filmetan parte hartu du, Harry Potterren bi ataletarako ahotsa ere ipini du; Harry Potter eta Sorgin Harria (2001) eta Harry Potter eta Sekretuen Ganbera (2002) Sorting Hat antzezten. [2]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

Leslie Phillips Tottenhamen (Londres, Erresuma Batua) jaio zen, 1924ko apirilaren 20an. [3] Frederick Samuel eta Cecelia Margareten semea da, zeinaren ezkongaiko izena Newlove zen. Oso gustuko aktore komiko bihurtu zen, ingeles estereotipoen interpretazioekin. [3] Leslie Phillipsen bihotza antzezpenarekin zegoen beti. Bere jaioterriaren azentua kentzeko esapide-ikasketak jaso zituen, garai hartan Erresuma Batuko eskualderen bateko azentua izateak eragozpen handia zen aktore izan nahi zuenarentzat, Italia Conti Eskolara joan zen. [3] Bigarren Mundu Gerran Durhameko Infanteria Arinean aritu zen (1942-1945), zerbitzu gehiagorako baliogabetzat jo zuten arte. Antzezpenera itzuli zen eta 1950eko hamarkadan britainiar industriako antzezle errespetatu bihurtu zen. [3]

2022ko azaroaren 7an, lasai-lasai hil zen lotan 98 urte zituela, gaixotasun luze baten aurka borroka egin ostean. [4]

Remove ads

Filmografia

  • Filmografia nabarmena zineman.
Informazio gehiago Urtea, Filma ...
Remove ads

Sariak

BAFTA sariak

Informazio gehiago Urtea, Kategoria ...

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads