Let Go
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Let Go (euskaraz, bertan behera utzi) Avril Lavigne abeslari kanadiarraren lehen estudio albuma da. 2002ko ekainaren 4ean plazaratu zen AEBn. Bertan, bigarrengo postua lortu zuen musika zerrendetan; lehenengoa Australia, Kanada, Erresuma Batua eta beste hainbat herrialdetan. Britainia Handian lehenengo postua lortu zuen abeslari gazteena izan zen.
Urrezko eta platinozko diskak lortu zituen album honi esker. Plazaratzea eta sei hilabetetara, 13.197.000 kopia saldu zituen mundu osoan, eta platinozko lau diska lortu zituen. Urteko diska salmenta kopuru handiena izan zen emakumezko abeslarien artean.
Lau single ditu Let Go-k: Complicated, Sk8er Boi, I'm With You eta Losing Grip.
Abestirik famatuena Complicated izan zen, eta mundu osoan zehar lehenengo postu ugari eskuratu zituen. Abesti sarituena, ordea, I'm With You da, AEBtan izugarrizko arrakasta izan baitzuen.
Album honek MTV bideo eta musika sarietan hainbat premio lortu zituen, eta "artista berri onena" bezala izendatua izan zen Avril Lavigne honi esker.
Remove ads
Abesti zerrenda
- Losing Grip
- Complicated
- Sk8er Boi
- I'm With You
- Mobile
- Unwanted
- Tomorrow
- Anything But Ordinary
- Things I'll Never Say
- My World
- Nobody's Fool
- Too Much to Ask
- Naked
Tourra
Diska honi Try To Shut Me Up Tour izeneko mundu mailako tourra dagokio.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads