Lex Luthor
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Alexander Joseph Luthor, ezagunagoa Lex Luthor bezala, DC Comics argitaletxearen superetsai bat da, eta Superman superheroiaren arerio nagusietako bat. Jerome Siegel eta Joe Shusterrek sortu zuten eta lehenbiziko aldiz Action Comics komiki liburuaren 23. zenbakian agertu zen (1940ko apirila).
Luthor negoziogizon burusoil eta aberatsa da, horregatik bere jabetzako enpresen tekonologia aurreratuena beti eskura du, eta DC Comics Unibertsoko gizaki buruargienetako bat, baina bere adimen pribilegiatua gaizkia egiteko erabiltzen du. Bere helburu nagusia Superman hiltzean datza, bere asmo megalomanoak burutzeko oztopo nagusia baita. Beste superbilau gehienek ez bezala, ez du superahalmenik, hortaz haren izaera zitala ezkutatu eta beregain susmoak eta atxiloketak ekiditeko, bere burua jendaurrean eta hedabideetan zuritzen saiatzen da, horretarako Metropolis hiriari dirua eman, parkeak ireki eta fundazioak eta erakunde ongileak sortu ditu.
Remove ads
Zinema
Zinema eta telebistan aktore askok antzeztu dute, tartean Gene Hackman, Kevin Spacey, Jesse Eisenberg, Scott James Wells, Sherman Howard, John Shea, Michael Rosenbaum, Jon Cryer eta Nicholas Hoult.
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
