Gene Hackman

From Wikipedia, the free encyclopedia

Gene Hackman
Remove ads

Eugene Allen Hackman (San Bernardino, Kalifornia, 1930eko urtarrilaren 30a - Santa Fe, Mexiko Berria, 2025eko otsailaren 18a) Estatu Batuetako aktorea izan zen, gizonezko aktore onenaren Oscar sariaren irabazlea.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Biografia

30 urte inguru zituela, Hackmanek aktore bihurtzeko erabakia hartu zuen. Dustin Hoffmanekin ikasi zuen. Biak eta Robert Duvall elkarrekin bizi ziren New Yorken 1960ko hamarkadaren hasieran, aktore gisa karrera egiteko saioan. Gene Hackman Broadwayen hasita, Lilith filmean lortu zuen haren lehen papera zineman. 1967an gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar sarian izendapena jaso zuen Bonnie and Clyde filmeko paperarengatik. 1971n izendapen bera jaso zuen, orduan I Never Sang for My Father filmekoarengatik. Hurrengo urtean, gizonezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen The French Connection jokatzeagatik.

1980ko bukaerako, erreputazio handikoa aktorea zen Hackman, eta lehen eta bigarren mailako paperak tartekatzen zituen. Horrela, 1988an Mississippi Burning filmari esker, lehen aktorearen Oscar izendapena jaso zuen eta, 1992an, bigarren aktorearena irabazi.

Remove ads

Filmografia

Taula honetan zerrendatu dira film bakoitzaren zuzendaria, enpresa ekoizlea eta gaztelaniazko eta frantsesezko izenburuak:

Informazio gehiago Urtea, Filma ...

Telebista

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Remove ads

Kanpo estekak


Biografia
Kalifornia
Artikulu hau Kaliforniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads