Brianen bizitza
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Brianen bizitza (ingelesez eta jatorrian Monty Python's Life of Brian edo Life of Brian) 1979an Monty Pythonek idatzi, zuzendu eta ekoitzitako britainiar filma da. Graham Chapmanek antzeztutako Brian Cohenen bizitza azaltzen du filmak, Jesu Kristoren egun berean eta ondoan jaio zen judeatar arrunt bat, zeinarekin nahasiko baitute bere helduaroan.
Filmean erlijioarekin egiten den satirak salaketak ekarri zituen. Ekoizleek salaketak propagandatzat erabili zituzten, «Hain barregarria, Norvegian ere debekatu zuten» («So funny it was banned in Norway!») goiburuarekin.[1] Harrera ezin hobea jaso zuen ikusleen artean, eta britainiar film ikusienen artean laugarrena da.
Remove ads
Sinopsia
| Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
Brian Betleemgo estalpean jaio da. Handik gutxira, ohore egitera eta opariak eskaintzera izar batek gidatuta datozen Errege Magoek bisita egin diote[2], nahaste baten ondorioz, Jesus jaioberriariengana –aldameneko estalpean jaio da– joan behar zuten eta.[3].
Pertsonaiak
Monty Pythonek hainbat pertsonaia antzeztu zituzten filmean[4]:
- Graham Chapman – Brian, Biggus Dickus (Pijus Magnificus), bigarren Errege magoa
- John Cleese – Reg, Apez Gorena, zenturioa, Deadly Dirk, Arthur, lehen Errege Magoa
- Terry Gilliam – odol eta trumoi profeta, Geoffrey, presondegiko zaindaria, Frank
- Eric Idle – Azal-lodi jauna, Stan/Loretta, Harry tratularia, lehen harria botatzen duen emakumezkoa, gazte ergel-ergela, Otto, presondegiko zaindariaren laguntzailea, Mr Frisbee III.
- Terry Jones – Mandy, Colin, Simon gizon saindua, hiritarra, Bob Hoskins
- Michael Palin – Sudur-handia, Francis, A andrea, legenardun ohia, Ben, Pontius Pilate, profeta aspergarria, Eddie, Nisus Wettus, hirugarren errege magoa
- Kenneth Colley – Jesukristo
- Neil Innes – Samariarra
- Gwen Taylor – Sudur-handiaren emaztea, asto eria duen emakumezkoa, neska gaztea
- Terence Baylor – Gregory, Dennis
- Carol Cleveland – Gregory andrea, Elsie
- Charles McKeown – Aurrealdeko gizona (mendian), Stig, itsua, profeta faltsua, barrez lehertzen den goardia
- Chris Langham - Alfonso, barrez lehertzen den goardia
- Sue Jones-Davies – Judith Iskariote
- John Young – Matthias
- Bernard McKenna – harrikatzailearen laguntzailea, Parvus
- Spike Milligan – Spike
- George Harrison – Papadopoulos jauna
Remove ads
Euskarazko bertsio librea
Zurriola Antzerki Eskolako talde afizionatu batek 2021ean bertsio librea egokitu zuen. Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan senior kategoriako Obrarik Onenaren saria irabazi zuten (18-30 urte).[5][6] Zuzendaria Mikel Sarriegi izan zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads