Monty Python
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Monty Python britaniar aktore komiko talde baten izena da. Monty Python's Flying Circus izeneko telesaioarekin hasi zen python fenomenoa, zein munduan zehar hedatu zen haien filmei esker. Telesaioa lehen aldiz 1969an eman zen. Graham Chapman, John Cleese, Terry Gilliam, Eric Idle, Terry Jones eta Michael Palin ziren aktoreak zein gidoilariak. Terry Gilliam-en marrazkiak lagunduta, onargarriaren mugak (estiloan eta edukian) pixka bat haratago eraman zituzten.
Taldearen influentzia umorean The Beatles-ek musikan zeukatenaren aldean kokatu da. Britania Handiko zein Estatu Batuetako umore absurdoak Monty Python du oinarri, hala nola South Park edo The Simpsons telesaioak.
Taldeak beti demokratikoki egin du lan. Horretarako, diziplina eta antolakuntza maila handia behar dira. Goizeko 9etan hasten zen jardunaldia, arratsaldeko 5etan bukatzeko. Bakoitzak bere kabuz idazten zuen. Lehen gidoiak egindakoan, elkartzen ziren eta denen artean kritikatzen eta aldatzen zituzten. Gehiengoak ideia ontzat joz gero, telesaioan agertuko zen. Pantailaren aurrean agertzerakoan ere eskuzabal jokatzen zuten. Printzipio horietan oinarrituta, taldeak arrakasta itzela eskuratu zuen.
Remove ads
- Monty Python's Flying Circus (1969–1974) Python fenomenoari hasiera eman zion telesaioa.
- Monty Python's Flying Circus telesaiotik hartutako sketch nahasmen bat.
- Aurrekontu baxuko Arthur erregea eta haren zaldunak Grial Santuren bila ateratzen dira, oztopoak oztopo.
- Txiki-txikitatik Jesusekin nahasten dute Brian. Nahasmen hori konpontzeko ahaleginean ematen du bizitza Brianek.
- Monty Python Live at the Hollywood Bowl (1982)
- Antzoki horretan zuzeneko emanaldia.
- Monty Python-en bizitzaren esanahiaren azterketa zehatza.
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads