Liferay (ataria)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Liferay edukien kudeaketarako atari bat da, Javan eta kode irekian idatzita dagoena. 2000an sortu zen hasiera batean irabazi asmorik gabeko erakundeentzako soluzio gisa.[1][2]
Remove ads
Historia
Liferay Portal jatorrizko produktua 2000. urtean sortu zuen Brian Chan software-arkitekto nagusiak, irabazi asmorik gabeko erakundeentzako enpresa-atariaren irtenbidea emateko. 2004an, enpresa Liferay, Inc. izenarekin eratu zen, eta bere filial alemaniarra, Liferay GmbH, formalizatu zuen. 2007an, enpresak Asiako egoitza berri bat ireki zuen Dalian-en, Txinan, eta Liferay SL filial espainiarra. 2009ko martxoan, enpresak bulego berri bat ireki zuen Bangaloren (India). Orain arte, Liferayk 22 bulego ditu mundu osoan[3], eta 250 bazkide baino gehiago ditu[4] eta kode irekiko komunitateko 180.000 kide.
Sun Microsystemsek eta Liferayk teknologiak trukatzeko akordio bat sinatu zuten 2008ko maiatzean.[5] Geroago 2010ean, Oraclek Sun erosi zuen,[6] eta elkarrekin sortutako GlassFish Web Space Server ataria ez zen sartu ibilbide-orrian, Liferay, Inc-i Itzuli zen produktua.
2013ko apirilean, TIBCO Software-rekin elkartu zen Liferay enpresarako konektibitate-egokigailu batzuk eskaintzeko (eC Adaptters). TIBCO ActiveMatrix Business Works erabiltzen dute egokigailu horiek, Liferay ataria sistema ugaritan errazago integratu ahal izateko[7]
2016ko maiatzean, konpainiak Liferay Digital Experience Platform sartu zuen, Liferayren jatorrizko ataria handitzeko, eta, hala, funtzio gehigarriak eskaini zituen, "engagement" metriken erabilera esaterako.[8]
Remove ads
Aurkezpena (2011)
Liferay atariak arloko hainbat aldizkaritatik sari anitz jaso ditu eta deskarga asko ditu (60.000 baino gehiago hilabetean eta guztira milioi bat baino gehiago).[9]
Azpimarratu beharreko ezaugarriak (2011)
- Aplikazioen zerbitzari gehienetan dabil, baita servlet edukitzaile, datu-base eta sistema eragile gehienetan, alegia, 700 konbinazio posible baino gehiagotan.
- JSR-268-rekin bateragarria.
- Aurreraikitako 60 Portlet baino gehiago eskuragarri Out-of-the-box.
- Edukiak kudeatzeko sistema bat da (CMS).
- Orrialde pertsonalizatuak erabiltzaile guztientzat.
Enpresentzat sortua, Liferay atariak toki birtualak eskaintzen ditu norberak zentralizatu, partekatu eta lankidetzan aritu ahal izateko, bukaerako erabiltzailearengan pentsatuz eraikia.
5.2 bertsioaren ezaugarri berriak (2011)
- Kontrol-panel hobetua.
- Erabiltzaileen administrazio berria eta erakundeen administraziorako tresnak.
- Microsoft Office® integrazioa.
- Hobekuntzak Edukien Kudeaketarako Sisteman.
- Hobekuntzak Chaten portletean.
- Mezularitza pribatuaren portleta.
- Backend-en optimizazioak.
- WSRP-ren inplementazio berria.
- Integración con el SSO Siteminder®.
- Hobekuntzak API-an.
Zehaztapen teknikoak (2011)
Hizkuntzak
Liferay-ek I18N jasaten du edozein out-of-the-box hizkuntzatarako eta 22 hizkuntzarekin irteten da fabrikatik. Itzulpen hauetako asko Liferay-en Open Source komunitatetik datozen eta hizkuntza mintzatzen diren pertsonek mantentzen dute, hizkuntza gehigarriak oso erraz gehitu ahal dituzte, hau jadanik askotan gertatu da produktuaren bizitzan zehar.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads