Ligiko zubia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Ligiko zubia edo laminaren zubia Zuberoako Ligi-Atherei udalerrian kokatutako Ligi herrian dagoen zubi bat da. Uhaitzandi ibaia zeharkatzen du. Larraine eta Santa Graziko uhaitzek bat egiten duten tokitik behera kokatzen da. Erdi Aroan eraiki bazuten ere, XIX. mendean berreraikitze lan handia egin zioten.[1] Eraikin honen inguruan, euskal mitologian eta bereziki Zuberoako udalerrietan kondaira bat badago, eta honek baditu hainbat aldaera edo bertsio.
Remove ads
Kondaira
Gotaineko bertsioa

« | Ligiko jenteek bazien (1) aspaldian zübü baten beharrünea. Bena ez zen ihur (2) ere ausartzen lan haren hastera lekhia (3) gaizto zelakoz. Egün batez hitzartü zien behar ziela zübü hori laminer (4) egitera eman. Deitzen dütie (5) herriala (6) eta erraiten dere(7) bere ezin bestea. Laminek hitzemaiten dere zübiaren egitea harri phikatüz (8) biharamen gaian (9) oilarrak khantatü beno lehen, bena galtho (10) eginen derenaren pean. Ligiarrek erraiten dere: |
» |
Gotaineko Garat jaunak transkribatua, oroit zeukan bezala.[2] |
1. zien: zuten |
12. nahi bada: nahiz eta |
24. khaldü: kolpe |
Muskildiko bertsioa

« | Lehenago, Ligiko zaharrek ez zien (1) zübü bat egiten ahal ühaitzean (2). Zübü hura egin nahi zien günean, baziren hirur lamina, Gilen deitzen hiruak. Erraiten deie (3) Ligiko gizon bati hek (4) eginen deiela harrizko zübü bat Jondani Johane mezpera gaian, nahi badeie (5) eman bere arima phakütako. Gizon harek hitz emaiten dere (5) arima, egiten badie (6) zübia. Ber gaian, hirur Gilenek inkantatü zütien (7) oilarrak oro, eta gero hasi ziren lanean, erraiten zielarik1 algarri harrien emaitean:
- To (8), Gilen! Indak (9), Gilen! Hartzak, Gilen! Zübiaren finitzeko azken harria eskian (10) zien, nuiz eta ere oilo koroka baten petik, arrautzearen barnetik txitxa (11) batek kükürükü egin beit zian (12). Ordian (10) hirur Gilenek erran zien: - Adio gura pakhamentia (10)! Eta urthuki13 zien eskütik azken harria hurealat (14-15). Geroztik harri bat ments (16) umen dü zübü harek. |
» |
Muskildiko Engrace Karrikart-ek kondatua. Latsage jaunak transkribatua.[3] |
1. zien: zuten |
9. indak: emaidak |
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads