Limones en invierno
Izaroren diskoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Limones en invierno Izaro Andres kantariaren hirugarren diska luzea da[1], 2020. urteko urtarrilean argitaratutakoa[2].
Musikariak
Honako musikari hauek hartu dute parte diskoan[1]:
- Izaro Andres (ahotsa)
- Iker Lauroba (gitarra)
- Oriol Flores (bateria)
- Julen Barandiaran (baxua)
- Garazi Esnaola (teklatuak)
Grabaketa eta abestiak

Gaztain Estudioetan grabatu ziren kantak eta egin ziren nahasketak, Zestoan. Hainbat musika tresnaren soinuak Oihenart eta Solana estudioetan ere grabatu ziren. Aurreko lanetan bezala hiru hizkuntzatan egin ditu abestiak, euskaraz lau, gazteleraz bost eta ingelesez bat. Diskoa plazaratu aurretik bi abestiren bideoklipak atera zituen eta arrakasta handia izan zuten. Lehenengoa Invierno a la vista abestiarena izan zen Xoel López abeslari galiziarrarekin batera[3]. Bertan dagoeneko finkatu zen diskoari zentzua ematen dion limoiaren kontzeptua. Bigarren singlea Paris izan zen[4] eta hirugarrena Libre, kalitate handiko bideoklipak lagunduta. Genero indarkeriaren gaia jorratzen duenez 2020ko martxoaren 8aren inguruan asko zabaldu zen[5].
Itxialdia
Diskoaren aurkezpen bira Mexiko Hirian abiatu zuen eta ondoren Euskal Herriko hiriburuetan abesteko asmoa bazuen ere [6] COVID-19 pandemiak dena atzeratu zuen. Itxialdia probestuz maiatza hasieran single berria atera zuen, Tiempo ausente, konfinamendua bera gaitzat hartuz.[7].
Remove ads
Azala
Izaro bera ageri da azalean eta buru gainean hosto, lore eta fruituak ditu, zuhaitz bat irudikatuz. Markel Idigorasen diseinua izan da.
Kantuen zerrenda
- Invierno a la vista - 3:45
- Aquí - 3:29
- Libre - 3:51
- Paris - 3:50
- Mi canción para Elisa - 4:52
- Ihintza - 4:18
- You - 3:21
- Patinar sobre el hielo - 2:57
- Hainbeste - 4:06
- Oso blanco - 3:23
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads