Lo Congrès
Okzitanieraren erakunde arauemailea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Lo Congrès (Lo Congrès Permanent de la Lenga Occitana) edo Okzitanieraren Kongresu Iraunkorra okzitaniera arautzen duen eskualde arteko instituzio zientifiko independentea da, 2011n sortua: Euskaltzaindiaren antzeko erakundea da, baina okzitanieraz arduratzen dena. Okzitanierari bizitasuna ematea eta haren garapenean laguntzea du helburu, hura ezagutzeko eta kodetzeko lan egiten du, okzitanieraren hainbat esparrutarako (lexikografia, lexikologia, terminologia, neologia, fonologia, ortografia, gramatika eta toponimia) tresnak sortuz.[1][2]
Remove ads
Ekintza-printzipioen arabera diharddu, hala nola batasuna errespetatzea eta okzitanoaren aniztasuna, egonkortasuna, Oc lurraldeko hizkuntza-eskualdeen adierazgarritasuna, erabakien elkargokidetasuna eta informazioaren hedapena.
Horrela, Europako Batasuneko hiru estaturi (Frantzia, Espainia, Italia) buruzko okzitanieraren erakunde eta federazio historikoak biltzen ditu Kongresuak. Akitania, Languedoc-Roussillon, Midi-Pyrénées eta Rhône-Alpes eskualdeak biltzen ditu kide publikoen artean, eta Kultura eta Komunikazio Ministerioaren laguntza du.
Lehenago 1996tik Conselh de la Lenga Occitana erakundeak arautzen zuen hizkuntza, baita Institut d'Estudis Occitansek ere, elkarterik zaharrena eta eragileena izan zenak.
Remove ads
Hizkuntza-teknologia
Hizkuntza-teknologiarako oinarrizko baliabide eta tresnak ari dira okzitanierarako garatzen azken urteetan. 2018tik, Lo Congrèseketa Toulouseko CNRS Ikerketa Zientifikoko Zentro Nazionalak alor horretan dihardute, Elhuyar Fundazioarekin eta EHUko Ixa Taldearekin lankidetzan.[3][4][5][6][7][8]
- Còrpus deu Congrès. [9]
- Hiztegi elebakarra: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz
- Hiztegi elebiduna: ohiko hitzen bilduma okzitanieraz eta haien ordainak beste hizkuntza batzuetan
- Analisi morfosintaktikoa: hitzen erroa, aurrizkiak eta atzizkiak banatzea
- Analisi sintaktikoa: taldeak osatzen dituzten hitz-segidak ezagutzea
- VOTZ: Okzitanierazko hizketaren sintesia. Funtsezkoa gailu mugikor ugariren interfazerako
- ReVOc: Okzitanierazko hizketa-ezagutzailea
- Reversida: Frantses-okzitaniera bikotearen itzulpen automatikoa
- Okzitanierazko testuen detektagailua: testu batean okzitaniera identifikatzea
- Okzitanieraren aldaerez idatzitako testuen detektagailua: okzitanieraren aldaerak identifikatu eta desberdintzea
Remove ads
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads