Longos

From Wikipedia, the free encyclopedia

Longos
Remove ads

Longos edo Longus (grezieraz: Λόγγος; K.a. III. edo K.a. II. mendea), Sofista deitua, greziar idazlea izan zen. Dafne eta Kloe eleberri ospetsuaren egilea izan zen. Lesbos uhartean bizitu bide zen, obra honetan guztiz zehatz deskribatzen baitu Mitilene hiria.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Thumb
Daphnis eta Kloe, Jean-Pierre Cortoten eskultura
Remove ads

Daphne eta Kloe

Artzain giroko eleberria da, Teokrito eta Virgilioren ereduen arabera. Bi gazte horien bizitza gozoa itsaslapur batzuek, eta gerra labur batek, eteten dute. Gainerakoan, bizimodu lasaia ageri da, urtaroen aldaketen erritmoan. Dafne eta Kloe artzain gaztetxoak dira, ia umeak, eta bien arteko maitasunaren atsegin eta ardurak kontatzen zaizkigu. Samurtasuna, ia gehiegikeriaraino, eta bi gaztetxoen inozotasuna dira nagusi. Horren aurrean, auzoko emakume baten lizunkeria indarturik agertzen da, amodio gordinaren lehen pausoak erakusten baitizkio Dafnis gazteari.

XVI. mendetik aurrera oso liburu ospetsu bilakatu zen.

Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads