Los misterios de Laura

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Los misterios de Laura (euskaraz Lauraren misterioak) Espainiako telesail bat da. 2009ko uztailaren 27an La 1 katean aireratzen hasi zen, eta lehenbiziko denboraldia 2009ko abuztuaren 31n amaitu zen. Ondoren, 13 atalez osatutako bigarren denboraldi bati ekingo ziotela baieztatu zen, eta bigarren denboraldi hau 2011ko apirilaren 25an hasi zen. Beste 13 atalez osatutako hirugarren denboraldi bat egongo dela ere baieztatu da; antza denez, 2012ko udazkenean aireratuko da.

Datu azkarrak Jatorria, Izenburua ...
Remove ads

Argumentoa

Laura María Pujalte Madril hiriko poliziaren ikertzailea da. Bere bizitza profesionala eta pribatua nola edo hala uztartzea lortu ohi du, eguneroko kasuetan lan egin eta bere bi seme bikiak ahal duen hobekien heziz. Hilketa eta lapurreta kasuak ikertzeko modu berezia du, nagusiki bere sena erabiliz konpontzen dituelarik. Berarekin bat Martin anaia eta laguntzailea du Oriol Tarrasón, izatez gizon eta profesional ona baina gonazale xamarra.

Bestalde, komisaldegiko nagusia (Fernando Guillén Cuervo), Laurarengandik banandutako senar-ohia da. Biak euren lanbideetan harreman profesional ahal bezain zuzenena eramaten saiatzen dira, aldiz bizita pribatuan euren bi seme bikiak ahal bezain hobekien hezten saiatuko dira.

Remove ads

Aktoreak

Informazio gehiago Aktorea, Pertsonaia ...
Remove ads

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads