Louis-Michel van Loo

margolari frantziarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Louis-Michel van Loo
Remove ads

Louis-Michel van Loo (Toulon, 1707ko martxoaren 2a - Paris, 1771ko martxoaren 20a) frantziar margolaria izan zen, Jan Baptiste van Looren semea. Ikasketak aitarekin hasi eta Erroman burutu zituen (1727-1732), osaba Charles-Andrérekin. 1733an Parisko Akademiako kide egin zuten. 1737an Espainiara joan zen; San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako zuzendari izan zen, eta gorteko pintore gisa jardun zuen hil arte. Bere garaiko aristokraten eta Filipe V.a Espainiakoaren familiaren erretratuak egin zituen. Haren lanen ezaugarri nagusiak errealismoa, dotorezia eta fintasuna dira.

Datu azkarrak ganberako margolari, Bizitza ...
Remove ads

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Louis-Michel van Loo Aldatu lotura Wikidatan
Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads