Maó

From Wikipedia, the free encyclopedia

Maómap
Remove ads

Maó (katalanez eta ofizialki) Menorcako hiri nagusi eta hiriburua da, uharteko ekialdean dagoena. Menorcako Uharte Kontseilua bertan kokatuta dago.

Datu azkarrak Administrazioa, Alkatea ...
Remove ads

Auzoak

Udalerriaren barnean zenbait herri daude. Iparraldeko kostaldean Es Grau, Sa Mesquida eta Es Murtà daude. Portuaren beste aldean, s'altra banda, Cala Rata, Cala Barril eta Cala Llonga urbanizazioak daude. Barnealdean Sant Climent eta Llucmaçanes herriak daude.

Klima

Informazio gehiago Datu klimatikoak (Maó - Menorcako aireportua), Hila ...
Remove ads

Izenaren auzia

2011ko udal hauteskundeetan PPk alkatetza eskuratu ostean, Àgueda Reynés auzapez berriak udalerriaren izenaren gaineko kontsulta egiteko proposamena egin zuen. Bozketara eraman nahi diren proposamenak Mahón-Mahó eta Mahón-Maó dira; lehenak Mahó katalanezko forma ez arautua jasotzen du, hizkuntzaren batasunaren kontra ari den Iniciativa Cívica Mahonesa taldeari men eginez. Proposamen biek Balear Uharteetako hizkuntza normalkuntzarako legearen aldaketa eskatzen dute, bertan katalanezko izenen ofizialtasuna agintzen delako. PPk gaur egun bezala mantentzearen proposamena -hau da, "Maó" izatea izen ofizial bakarra- ez du bozketara eraman nahi; honek guztiak hizkuntzaren aldeko taldeen protestaldiak eragin ditu[2]. 2012an, azkenean, PPk gehiengo absolutuz gidatutako udal taldeak, hiriaren izen ofiziala Maó-Mahón jartzea erabaki zuen.[3]

Hiri senidetuak

Maótar ezagunak

  • Pasqual Calbó, margolaria.
  • Francesc de Borja, hizkuntzalaria.
  • Marcelino Gavilán, medikua.
  • Sergio Llull, saskibaloi jokalaria.
  • Mateu Orfila, toxikologiaren aita.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads