Menorca
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Menorca[1][2] uhartea Balear Uharteen artean iparraldeen dagoena da; eta, azalerari dagokionez (701 km2), bigarren handiena, Mallorcaren atzetik eta Eivissaren aurretik.
Remove ads
Historia
- Brontze Aroan, bertako biztanleek talaiot izeneko eraikin megalitikoak egin zituzten, Mallorca, Sardinia edo Maltan daudenen antzekoak.
- 1708tik Menorca Erresuma Batuaren menpe gelditu zen, Espainiako Ondorengotza Gerraren ondorioz, 70 urte baino gehiago egoera hori luzatuz.
- 1782ko otsailaren 5ean Espainiak uhartea bereganatu zuen, britainiarrak menderatuz.
- Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Mallorca ez bezala, Menorca Errepublikaren alde lerratu zen. 1936ko abuztuan, eta Pedro Marqués militar errepublikanoaren aginduz, Francoren aldeko ehundaka militar, zibil eta elizgizon erail zituzten, frankistek uhartea hartu baino lehenago.
Remove ads
Udalerriak

- Maó: 27.669 biztanle (2005), hiriburua.
- Ciutadella de Menorca: 26.972.
- Alaior: 8.671.
- Es Castell: 7.440.
- Sant Lluís: 5.865.
- Ferreries: 4.416.
- Es Mercadal: 4.255.
- Es Migjorn Gran: 1.409.
Hizkuntzak
Uhartean katalanaren ekialdeko dialektoa den menorkera hitz egiten dute, gaztelaniarekin batera.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads

