Maanasi
idazle indiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
P. A. Rukmini (Kerala, 1948ko maiatzaren 4a), Maanasi edo Manasi izengoitiaz ezagunagoa, indiar ipuingilea da, malabareraz idazten duena.[1] 1993an Kerala Sahitya Akademi erakundearen saria jaso zuen ipuin laburraren kategorian Manjile Pakshi idazlanagatik.[2][3]
Remove ads
Bizitza
P. Sivarama Menon and P.A. Malathi Ammaren alaba, Maanasi Kerala estatuan jaio zen, Thiruvilwamala herritik gertu. Ingeniaritza Kimikoa ikasi zuen Thrissurreko Ingeniaritza Eskolan, baina ez zuen ikastaroa amaitu. 1970etik Mumbain bizi da, eta han publizitateko editore autonomo gisa lan egiten du.[4] Ipuin laburrak eta artikuluak idazten ditu aldizkarietarako. Bere ipuin asko ingelesera, maratherara eta kannadara itzuli dira. Punaradhivasam ipuina V. K. Prakashek zinemarako moldatu zuen 2000n. Film horrek sari ugari irabazi zituen, besteak beste, Malabarerazko Film Onenaren Sari Nazionala eta Kerala Estatuko Film Saria istorio onenaren kategorian.[5]
Maanasi emakumezkoen psikearen sakonera ilunetik datozen istorioak kontatzeagatik eta gizonek emakumeei buruz ematen duten definizioa hausteagatik da ezaguna.[6]
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads