Macbeth

William Shakespearek idatzi antzezlana, XVII. mende hasierakoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Macbeth
Remove ads

Macbeth William Shakespearen antzezlan ospetsuenetakoa da. Bost ekitaldietan banatutako tragedia bat da, hitz lauz eta bertsoz idatzita dago, 1606 urte aldera idatzia eta handik gutxira estreinatua izan zen. [1] 1623an aurreneko aldiz argitaratua izan zen, argitarapen hau First Folio izendapenarekin ezagutzen delarik.

Datu azkarrak Datuak, Idazlea ...
Thumb
Remove ads

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Macbeth traizioa eta neurrigabeko handinahikeriari buruzko tragedia bat da, bertan erregezidioa eta ondorengo gertaerak agertzen direlarik. Shakespeare XI. mendeko Macbeth Eskoziako erregean oinarritu zen askatasunez. Kontakizuna Eskozian gertatzen da eta ankerkeria gordinen artean moraltasunaz, botereaz edo bizitzaren zentzuaz gogoetatzen da. Autore batzuen arabera tragedia unibertsal hau, aldi berean, nazionalismo ingelesaren obra ere bada. 1603an Ingalaterra eta Eskozia koroa bakarrean bateratu zituen Jakue I.a Ingalaterrakoaren gorazarrea sumatzen da detaile askotan[2].Tragedia hau Shakespearen lana denik ezin liteke erabat ziurtatu, batzuen ustez pasarte batzuk Thomas Middleton dramagilearen ondorengo gehikuntzak izan bailitezke, bere Sorgina (The witch) idazlanak Macbeth antzezlanarekin hainbat parekotasun baititu.

Remove ads

Euskarazko bertsioak

Lehenengo aldiz, Toribio Altzaga antzerkigileak, ikerketa sakon baten ondoren, Shaskespeareren Macbeth lan klasikoa euskarara ekarri eta egokitu zuen antzerkirako Yrritza izenburupean, egokitzapen pertsonal bat eginik. 1926an argitaratu zen [3]. Urtebete lehenago taularatua izan zen Euskal Herriko hainbat antzokietan, Euskal Hizkuntza eta Deklamazioaren Akademia, Euskal Iztundea erakundearen ikasle eta aktoreen eskutik. Londresen itzulpenak nolabaiteko jakin-mina piztu zuen orduan eta Toribio Altzagari eskatu zioten horren ale bat Britaniar Liburutegi Nazionalerako. Eskakizun hori eta itzulpen eta moldaketaren inguruko gorabeherak jaso zituen Toribio Altzagak Antzerti eskolako urtekarian.[4]. Ordutik, hiru hamarkada beranduago, Bedita Larrakoetxeak William Shakespeareren obra guztiaren itzultzeari ekin zion, ingelesetik zuzenean, bizkaiera aski garbizalean.[5].

Remove ads

Zinema

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads