Madurai

From Wikipedia, the free encyclopedia

Maduraimap
Remove ads

Madurai (India) Tamil Nadu estatuko hiri handi bat da matematika.[1][1], eta Madurai barrutiko zentro administratiboa da. 2011ko erroldaren arabera, Tamil Naduko hirugarren hiri-aglomerazio handiena izan zen, Chennai eta Coimbatoreren ondoren, eta Indiako 44. hiri populatuena.[2] Vaigai ibaiaren ertzean dago Madurai, eta bi milurteko historia dauka. Hirian automobilak, kautxua, produktu kimikoak eta granitoa fabrikatzeko hainbat industria daude.[3]

Datu azkarrak Administrazioa, Posta kodea ...
Remove ads

Historia

Hiria historia idatzian K.a. III. mendean agertzen da jada: Megasthenesek, Maurya inperioko enbaxadore greziarrak aipatzen du. [4][5][6] Hirian agintea izan duten erresumen artean aipa litezke Pandya dinastia, Txola inperioa, Maduraiko sultanerria, Vijayanagara Inperioa, Madurai Nayak dinastia, Karnatikako sultanerria eta britsainiarren kolonizazioaren garaian Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiaren aginte zuzenaren pean egon zen, ofizialki Britainiar Raj delakoak gobernatu arte. Britainiarren aroan Madura izenarekin zen ezaguna.

Remove ads

Kultura eta hizkuntza

Tamil Naduko hiriburu kulturaltzat jotzen dute Madurai. Hiria oso lotuta dago tamilera hizkuntzaren garapenarekin, eta hirugarren Tamil Sangam delakoa, tamil jakintsuen kongregazioa, hirian ospatua zen. Tamileraz, "Thunga Nagaram" esan ohi zaio, "inoiz lo egiten ez duen hiria".[7]

Hiriak monumentu historiko inportamteak ditu, bereziki Meenakshi tenplua eta Tirumalai Nayak jauregia.

Iruditegia

Thumb
Aireko ikuspegia Meenakshi tenplu paretik.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads