Mainel
ate edo leiho bat erditzen zatitzen eta eusten duen zutabea From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mainela arkitektura-elementu sostengatzaile bat da, zutabe edo pilare mehe itxura du eta bao bat (ate edo leiho bat) erditik bi zatitan banatzen du.
Ezaugarriak
Eliz atari batean kokatuta badago, sarritan erlijio ikonografiaz apainduta egoten da. Trumeau termino frantsesarekin esaten zaie hauei arkitekturako terminologian.
Eskailera, balkoi edo baranda bateko barkalun bakoitzari ere, mainel esaten zaio.
Leiho baten kasuan, mainel batek bi baotan zatitzen badu egitura, bifora edo ajimez esaten zaio; bi mainel eta hiru baokoa trifora da, eta hiru mainel eta lau baokoa, kuadrifora.
Remove ads
Iruditegia
Trumeau direlakoak, eliz atarietakoak:
- Debako eliz atarikoa, Kristo Salbatzailearekin.
- Babesaren Atekoa, Andre Mariarekin, Iruñeko Katedralean.
- Santa María la Realen elizpea, Sasamon (Burgos).
Leihoetakoak:
- Bifora edo ajimeza Olakua dorretxean (Oñati).
- Trifora.
- Kuadrifora bat Brescian, erdiko mainela zutabe bikoitzekoa delarik.
Remove ads
Bibliografia
- Escudero, Lorenzo; Morales Gómez (2015). Artearen hiztegi bisuala . Madril: katedra. ISBN 978-84-376-3441-8 .
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
