Eliz atari

elizako ate nagusi apaindua From Wikipedia, the free encyclopedia

Eliz atari
Remove ads

Eliz ataria eliza bateko ate nagusiaren aurrealdea da, bereziki aterpeduna.[1] Ateak berak duen inguru eskultorikoak edo arkitektonikoki garatuak osatzen du eliz ataria.

Datu azkarrak

Terminologia: atariak eta beren aterpeak

Inguruko hizkuntzetan termino antzeko berdintsuek ataria bera eta bere aterpeak izendatzeko erabiltzen dira. Ingelesez eta Wikipediaren irudien alorrean, Wikimedia Commonsen, portal esaten zaie (portail frantsesez) [2] eliz atariei, baina frantsesez porche ere esaten zaie, non eta portxe edo ataripe bat, estaldura eta gela espezifiko bat den ohikoan [3], eliz ataripe arkitektura kristauan. Espainolez, pórtico edo portiko esaten zaie kasu askotan, zeinak atrio edo aterpe zabalagoak ere adieraz ditzakeen, nahasmahas lexiko batean [4] (portikoa eta portico ingelesez [5] arkupe bat da euskaraz). [oh 1] Portada ere gaztelaniazko termino ohikoa da.

Euskal Herrikoak

Euskal Herriko eliz atariek, bestalde, aterpea izan dezakete (edo zeru irekira egon), eta aterpe horiek izan daitezke ataripe baten erakoak (Baionako Katedralean adibidez [6]), edo arkupe klasiko bat (Mutrikuko eliza neoklasikoan adibidez [7]), baina elizpe esaten zaien arkupe tipikoak ere bai sarri, elizaren perimetroan hedatzen diren bilkura gune batzuk, batzuetan ataria barne dutenak (baina ez beti).

Aterpe adibideak

Remove ads

Erromanikoa eta gotikoa

Mendebaldeko kristautasunean 11. mendearen amaieran hasi ziren garatzen eliz atariak, estilo erromanikoaren barruan. 12. mendeko lehen hamarkadetan, multzo eskultorikoak garatu ziren atari hauetan, zeinetan adierazgarri ezagunena da erdi puntuko arkua da. Garaiko beste osagarri batzuk dira arkiboltak (arkuak, sinpleak izan beharrean, kapa kontzentrikoetan antolatuta), janba edo atezangoak, tinpanoak atearen gainean, eta ate zabal edo zatituen kasuan, erdiko zutabe bat, mainel esaten zaiona. Elementu hauetan guztietan egon daitezke eskulturak, sarri mezu alegorikoz beteak.[8]

Eliz atari horien sinbolismoa oso nabarmena da, baina haien esanahi zehatzaz bi interpretazio egin izan dira. Testu liturgikoen antzezpen-errepresentazio bat direla, testu dramatiko bat osatzen dutlea irudiek (eta arkiboltek antzoki bat ere gogorarazten digute [9]); edo kasu batzuetan santu eta gertakari jakin bati lotutako errepresentazio historiko zehatzago bat dela.[8]

Arkitektura gotikoranzko eboluzioan, eliz atarien ezaugarriek iraun zuten, baina arkuak eta arkiboltak zorrotz bihurtu ziren, gotikoaren forma ikonikoa horixe bihurtu arte. Pizkundeko eta geroagoko, barrokoko, eliz atariak estilistikoki gehiago aldendu ziren forma erromanikoetatik.[10]

Osagarri erromaniko eta gotiko ohikoak

Elizaren ahalen eta anbizioaren arabera, atariaren iruditeria ate inguruetatik zabal zitekeen fatxadan zehar. Katedral eta lan handietan, are gehiago, fatxada multzo artistiko eta sinboliko oso bat da, eta eliz atari bat baino gehiago har ditzake bere baitan.

Remove ads

Pizkundeko eta aro barrokoko eliz atariak

Pizkundeko arkitekturaren iraultza estilistikoarekin eliz atariak ere aldatu ziren. Kasetoiak, berriro puntu erdiko arkua, zutabe eta pilastra klasikoak, entablamenduak... Inspirazio klasikoko elementuak ziren, Erroman erabili zirenak batik bat. Elementu apaingarriek garrantzia zuten, baina ez zuten egitura arkitektoniko osoa betetzen, espazio batzuetara mugatuz; humanismoareen balioekin bat eginez, neurri gizatiarrago bat ezarri zen atarietan.[11]

Apainduran gotikoan ere ikusi ziren elementuak agertzen ziren (girlandak, argi-mutilak, motibo heraldikoak, medailoiak...), baina berriak ere gehitu ziren, eta batzuk zein besteak eredu greziar eta erromatarretan inspiratuak.[12]

Euskal Herrian 16. mendeko lehen erdian hasi ziren ezartzen estilo hau eliz atarietan.[11]

Barrokora trantsizioa

Pizkundeko atari batzuetan hasi zen joera nabarmendu zen atari barrokoetan: erretaula baten elementu estetikoen arabera eraikitzea.[13] [14] Euskal Herrian, Pizkundeko atarien ondoren biluztasun nabarmeneko atari batzuk egin ziren, baina pixkanaka aldatzen joan ziren, berpizkundearen aurreko aroetan finkatutako ereduak errepikatu ziren, baina pixkanaka-pixkanaka artistaren fantasiak izan ohi dituen askatasunak edo lizentziak sartu ziren.[15]

Oharrak

  1. Roger Smith, T. (2010). Architecture: Gothic and Renaissance, Glossary of Technical Words.
    Portal. —A dignified and important entrance doorway (Sarrerako ate nabarmen eta garrantzizkoa).
    Portico. —A range of columns with their entablature (and usually covered by a pediment), marking the entrance to a Renaissance or Classic building (Kolomadi bat entauladurarekin (ohikoan estaldurarekin) eraikin errenazentista edo klasikoaren sarrera markatzen duena).
    Porch. —A small external structure to protect and ornament the doorway to a building (Eraikin bateko atea babesteko eta apaintzeko kanpoko egitura txikia).
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads