Adu Ares

Futbolari bizkaitarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Malcom Abdulai Ares Djaló, edo futbolean Adu Ares, (San Adrian, Bilbo, Bizkaia, 2001eko urriaren 12a) Euskal Herriko futbolaria da. Aurrelari lanetan aritzen da Athletic Cluben. Ama euskalduna du eta aita Ginea-Bissaukoa. Bilboko San Adrian auzoan jaioa zen. Álvaro Djaló bere lehengusua Athletic Clubeko futbolaria da.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads

Ibilbidea

Hasierako taldeak eta Lezamara iristea

Adu Ares Danok Bat Bilboko futbol taldean hasi zen, alebinen eta haurren artean, gero Indautxun jokatu zuen eta, gaztetan, Santutxu taldera joan zen.

2020-2021 denboraldian Santutxurekin jokatu zuen Hirugarren Mailan, orduan Athletic-en arreta erakarri zuen, 2021eko uztailean,19 urte zituela, Baskonian hasi zen Athletic-ek Hirugarren Mailan duen talde babestuan. Handik gutxira, oso ondo aritzen zenez, azaroaren 28an, Bilbao Athletic taldera pasatu zuten Coruña-ren aurka jolasteko. Urtarrilaren 22ko partidan bi gol sartu zizkion Extremadurari (3-0).

Patxi Salinasek, Bilbao Athleticeko teknikariak, Adu taldean jarraitzea erabaki zuen, eta, otsailaren 12an, filial zuri-gorriak irabazi zion Zamorari irabazi zioten (1-0), Aduren jokaldi itzel bati esker. Bi hilabete geroago, berdinketako gola lortu zuen Deportivoaren aurka (1-1). 11 Maiatzaren 15ean, markagailuan aurretik jarri zuen filiala, Ferrolen aurka berdinketan bukatuko zen partidan. Denboraldia filialaren golegile nagusi gisa amaitu zuen, sei tantorekin, nahiz eta lehenago Baskoniarekin hamabost partida jokatu zituen.[2]

Athletic Club

2022ko udan Ernesto Valverde entrenatzaileak erabaki zuen Adu Aresek Athletic-ekin egingo zuela aurredenboraldia.[3] Abuztuaren 15ean bertan Lehen Mailan egin zuen debuta, Iñaki Williamsen ordez, eta Mallorcaren aurka jokatu zuen San Mamesen (0-0).[4][5][6]

Eibar

2025eko udan, Zaragozan aurrreko denbvoraldian lagaturik jokatu ondoren, talde zurigorriarekin kontartua desegin eta Eibarrekin sintau zuen bost denboarlditarako kontratua.[7][8]

Remove ads

Kirol Ibilbidea

2025eko urtarrilaren 31an eguneratua. Datu ofizialak.

Informazio gehiago Taldea, Maila ...
Remove ads

Tituluak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads