Maltodestrina
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Maltodestrina 3 eta 20 glukosa artean dituen oligosakaridoa da, tamaina handienekoak polisakarido kontsideratzen dira. Almidoia hidrolisatzerakoan agertzen da.
Remove ads
Egitura
Maltodestrina α(1→4) lotura O-glikosidikoaren bidez elkarren artean lotzen diren α-D-glukosa (edo maltosa) katea da[1].
Erabilerak
Elikagaien gehigarri gisa erabiltzen da industrialki[2], janari zein edariek ahoan duten ehundura potentziatzen baitu. Ohikoa da freskagarri eta gozokietan aurkitzea[2]. Maltodestrinaren indize glizemikoa 85 eta 105 artekoa da[3]. Kulturismoa praktikatzen dutenek dieta gehigarri gisa hartzen dute hauts edo gel itxuran eta edari energetikotan ere bai[2]. Saldak eta beste hainbat janari likido sendotzeko ere erabiltzen da, esate baterako haurrentzako esnea prestatzeko.
Intsektizida gisa ere erabiltzen da, gizakiengan ez baitu inolako kalterik eragiten. Intsektuei ordea espirakuloak itxi eta asfixiaz hiltzen ditu.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
