Man
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Man[1] (ingelesez: Isle of Man, /ˈmæn/ ahoskatua; manxeraz: Ellan Vannin, /ˈɛlʲən ˈvanɪn/ ahoskatua) Irlandako itsasoko uharte txiki bat da, Irlandarekin eta Britainia Handiarekin batera Britainiar uharteak osatzen dituena.
- Artikulu hau Irlandako itsasoko uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Man (argipena)».
Ez da Erresuma Batuko lurraldea; Britainia Handiko Koroaren dependentzia (Crown Dependency) bat da. Beraz, Erresuma Batuko gobernua arduratzen da uhartearen defentsa militarraz eta nazioarteko harremanez, baina Man uhartea nazioarteko entitate bereizia da.
Remove ads
Historia
Man uhartea Irlandako Itsasoan dago, eta Goi Erdi Arotik Irlandako eta Eskoziako lurraldeetako gertakarien eraginpean izan da. VIII. mendean, norvegiarrek (bikingoek) Hebrida uharteetan sortutako Uharteetako Erresumako lurralde hegoaldekoena izan zen. XII. mendean, Somerled jaun norvegiar-gaelikoak Man uharteraino hedatu zuen bere agintea eta, 1266tik aurrera, Eskoziaren baitan kokatuta, Uharteetako Jaurerriko zati izan zen. 1313an, berriz, Robert I.a Bruce erregeak uhartea mendean hartu zuen.
1880ko abenduaren 21ean uhartean emakumeentzako sufragio eskubidea onartu zuten: hori onartu zuen mundu osoko lehen lekua da.
1975ean, Ned Maddrell, manxeraren azken hiztuntzat jo ohi dena hil zenean, hizkuntza hila bilakatu zen ofizialki.
Remove ads
Gobernua

Erresuma Batuko gobernuaren ardura da uhartea babestea eta, azken finean, gobernu ona bermatzea eta nazioarteko foroetan uhartea ordezkatzea. Bestalde, uharteko parlamentuak eta gobernuak barne-arazo guztietarako eskumenak ditu.
Tokiko gobernua
Man uharteko tokiko gobernuak antzinako barrutien oinarria hartu du. Bi aginpide mota daude: alde batetik, Douglaseko udalerriaren udalbatza dago; bestetik, Castletown, Peel eta Ramsey hirien, Michael, Laxey, Onchan, Port St Mary eta Port Erin herrien eta beste hamabost barrutien (lehen aipatutako hiriak eta herriak ez dituzten) batzordeak daude.
Remove ads
Klima
Remove ads
Kultura
Hizkuntzak
Man uhartean tradizionalki manxera mintzatu da, baina jatorrizko azken hiztuna 1974an hil zen, eta gaur egun ingelesa da nagusi, nahiz eta manxera berriz indartzeko saiakerak egiten ari diren.
Manxar ospetsuak
- Ned Maddrell (1877-1974): manxeraren azken hiztuna.
- Barry Gibb (1946): Bee Gees taldeko musikaria.
- Robin Gibb (1949 - 2012): Bee Gees taldeko musikaria.
- Maurice Gibb (1949 - 2003): Bee Gees taldeko musikaria.
- Mark Cavendish (1985): txirrindularia.
- Kieran Tierney (1997): futbolaria.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
