Manuel Edmilson da Cruz
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Manuel Edmilson da Cruz (Acaraú, 1924ko urriaren 3a) brasildar elizgizona da, Limoeiro do Norteko apezpiku emeritua.
Remove ads
Bizitza
Luíza Ferreira da Cruz (beste datuen arabera, Luíza Miranda da Cruz[1]) eta João Batista da Cruzen semea, Acaraún jaio zen 1924ko urriaren 3an[2]. Abenduaren 2an bataiatu zuten Acaraúko parrokian. 1925eko uztailaren 30ean sendotza egin zuen eta 7 urte zituela, lehenengo jaunartzea[3],
Laugarren mailara arte etxean ikasi zuen eta 1932an joan zen eskolara. Txikitatik apaiz izateko gogoa zuen[3].
Sobralgo San Jose apaizgaitegian sartu zen 1937ko otsailaren 4an. 1942an Fortalezako apaizgaitegian ikasten hasi zen. 1948ko abenduaren 5ean apaiztu zen Sobralen eta abenduaren 8an lehen meza eman zuen Acaraún[3].
1956tik 1960ra Sobralgo apaizgaitegiko zuzendari espiritual izan zen. Gainera, latina, ingelesa, frantsesa, portugesa, fisika, kimika eta historia irakasten zituen[3]. Santana ikastetxeko irakasle ere izan zen[4].
1964an Sobralgo elizbarrutia utzi zuen eta Prainhako apaizgaitegira joan zen lan egitera[2].
1966ko abuztuaren 12an Paulo VI.a aita santuak Vicus Caesarisko apezpiku titular eta São Luís do Maranhãoko apezpiku laguntzaile izendatu zuen[5]. Urte bereko azaroaren 6an apezpiku ordenatu zuten[3]. Verbum caro factum (euskaraz: «Hitza gizon egin zen»)[6] leloa hautatu zuen[4].
1974ko uztailaren 3an, Fortalezako apezpiku laguntzaile izendatu zuten[7], 1992an Limoeiro do Norteko administratzaile apostoliko[3] eta 1994ko maiatzaren 18an Limoeiro do Norteko apezpiku[7].
1998ko maiatzaren 6an erretiroa hartu zuen[7].
Remove ads
Lanak
- Comunidades Eclesiais de Base, Seu Espírito e Vida de Oração (1980);
- Cantador, Poesia e Viola (1980)
- Política e Emprego no Brasil – Viabilidades e Alternativas (1989)
- Cordel: ABC do Circulismo; Meu Brasil Terra de Deus; A Briga do Cupim contra o Cristal; Louvação a Dom Aureliano (1989)
- II Seminário sobre o Homem e a Seca do Nordeste (1992)
Argitaratu gabeak: Ritmo Pascal (poesia); Tabernáculo de Deus com os Homens – Congressos Eucarísticos Internacionais e Nacionais; O Evangelho do Sertão[4].
Remove ads
Ondorengotza apostolikoa
- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santorio kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri Degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Bernardino Giraud kardinala (1767)
- Alessandro Mattei kardinala (1777)
- Pietro Francesco Galleffi kardinala (1819)
- Giacomo Filippo Fransoni kardinala (1822)
- Carlo Sacconi kardinala (1851)
- Edward Henry Howard kardinala (1872)
- Mariano Rampolla del Tindaro kardinala (1882)
- Joaquim Arcoverde de Albuquerque Cavalcanti kardinala (1890)
- Sebastião Leme da Silveira Cintra artzapezpikua (1911)
- Ricardo Ramos de Castro Vilela apezpikua (1919)
- João José da Mota e Albuquerque artzapezpikua (1957)
- Manuel Edmilson da Cruz apezpikua[8]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads