Maria Bello

From Wikipedia, the free encyclopedia

Maria Bello
Remove ads

Maria Elena Bello (Norristown, Pennsylvania, 1967ko apirilaren 18a) estatubatuar aktorea da. Ezaguna da, batez ere, Coyote Ugly, Conociendo a Jane Austen, Permanent Midnight, Gracias por fumar, A History of Violence, Payback eta La momia: la tumba del emperador Dragón filmetan egindako paperengatik eta ER telesailean Anna Del Amico medikua antzezteagatik.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Familia eta ikasketak

Bello Pennsylvania estatuko Norristown udalerrian jaio zen. Ama Kathy maistra eta eskolako erizaina zen, eta Joe Bello kontratista.[1] Jatorri italiarrekoa da aitaren aldetik, eta amaren aldetik, ostera, poloniarra.[2][3][4] Langile klaseko familia katoliko bateann hazi zen eta Archbishop Carroll High School-en (Radnor-en, Pensilvanian) graduatu zen. Bigarren hezkuntza eta gero Villanova Unibertsitatera joan zen, zientzia politikoak ikastera. Abokatu izateko asmoa zuen, baina, dibertsio hutsagatik, azken urtean antzepen-eskoletara joan zen. Handik gutxira, The Killer Inside Me, Small Town Gals With Big Problems eta Urban Planning antzezpen lanetan parte hartzeko aukeratu zuten. Geroago, The Commish (1991), Nowhere Man (1995), Misery Loves Company (1995), Due South (1994) eta ER (1997–98) telesailetako ataletan gonbidatua izan zen.[5][6]

Aktore ibilbidea

Thumb
Maria Bello 2010eko Independent Spirit Awards sarietan.

Unibertsitatean zientzia politikoan lizentziatu ondoren, antzerkian hasi zen lanean. 1990eko hamarkadan zineman eta telebistan antzezten hasi zen.

Aktore gisa egin zuen lehen urrats handietako bat Kerry Lenhart eta John J. Sakmar ekoizleek Mrs. Smithen rola eman ziotenean izan zen, Mr. & Mrs. Smith espioi seriean, zeina bertan behera geratu zen zortzi aste baino ez airean eman ostean. Gero, ERko gonbidatu gisa paper labur bat gin zuen, Anna Del Amico medikua, hirugarren denboraldiko azken hiru ataletan. Bello telesailean egon zen denboraldi batez, ohiko taldekide gisa, eta laugarren denboraldiaren ostean, utzi egin zuen.[7]

Bere lehenengo filmetako bat Coyote Ugly (2000) izan zen. Gutxienez bi aldiz izendatu dute Urrezko Globo sarirako: bigarren mailako emakumezko aktore gisa (The Cooler, 2003) eta emakumezko aktore gisa (A History of Violence, 2005). Conociendo a Jane Austen filmaren protagonista ere izan zen, Jocelyn interpretatuz. Evelynen pertsonaia antzeztu zuen La momia: la tumba del emperador Dragón filmean, Rachel Weisz aktore britainiarraren ordez. Doktorearen papera egin zuen. Jackeline "Jack" Sloane NCIS telesailean (telesaila), 4 denboralditan, 2017 eta 2021 urteen artean.

Bestelakoak

2010ean WE ADVANCE erakunde humanitarioa sortu zuen Haitiko emakumeei laguntzeko.

Remove ads

Bizitza pribatua

Maria Bello bisexual deklaratua da, asumitua. 2013ko azaroaren 29an, The New York Times egunkarian argitaratutako artikulu baten bidez, emakume batekin harreman sentimentala zuela onartu zuen. 2019ko abenduan Parisen Dominique Crenn sukaldari frantziarrarekin konpromisoa hartu zuen.[8][9][10]

Filmografia

Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Informazio gehiago Urtea, Izenburua ...
Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads