Maria Jaremtxuk

abeslari ukrainarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Maria Jaremtxuk
Remove ads

Maria Nazarivna Jaremtxuk[1] (ukraineraz, Марія Назарівна Яремчук; Txernivtsi, Ukraina, 1993ko martxoaren 2a), Mariya edo Maria Yaremchuk izenaz ezaguna, ukrainar abeslari eta musikagilea da. Ukraina herrialdea ordezkatu zuen Kopenhagen ospatu zen 2014ko Eurovision txapelketan "Tick-Tock" abestiarekin. Finalean, hogeita sei herrialderen artean, seigarren postua lortu zuen; guztira, 113 puntu [2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Maria Nazarivna Jaremtxuk Ukraina ekialdeko Txernivtsi hirian jaio zen 1993ko martxoaren 2an. Aita, Nazari Jaremtxuk ukrainar artista ospetsua, Mariak bi urte baino ez zituela hil zen. Vera izeneko ahizpaorde zaharrago bat du amaren aldetik, eta aitaren aldetik, aldiz, bi nebaorde: Dmitro eta Nazari [3].

Umetatik nahi izan zuen Mariak musikagintzan aritu, Kiev hiriburuko kantu akademia batean ere ibili zen zenbait urtez. Dena den, 2012. urtean eman zen ezagutzera herrialdean, Holos Kraini izeneko telebista lehiaketan parte hartu zuenean. Txapelketa honetan finalera iristea lortu bazuen ere, azkenean, laugarren postua baino ezin izan zuen eskuratu [3][4].

Hala eta guztiz ere, Maria ezaguna egin zen. Rinat Akhmetoven laguntzari esker, gainera, abeslari hasiberrientzako antolatzen den "New Wave" lehiaketan Ukraina ordezkatu zuen 2012an. Letoniako Jūrmala hirian antolatzen den lehiaketan hirugarren postua lortu zuen [5].

Urte berean, 2013ko Eurovisionen parte hartzeko aukeraketara aurkeztu zen "Imagine" abestiarekin. Kanporaketan hogei abestitatik bosgarrena izan zen Maria Jaremtxukena, eta irabazlea, Zlata Ognevitx, izan zen Ukrainaren 2013ko ordezkaria. Hurrengo urtean, baina, berriz aurkeztea erabaki zuen "Tick-Tock" abestiarekin, eta, oraingo honetan, 2014ko Eurovisionerako txartela lortu zuen 24 punturekin [2][6].

Thumb
Maria Jaremtxuk 2014ko Eurovisionen abesten.

2014ko Eurovision Kopenhage hirian ospatu zen. Maria Jaremtxuk, maiatzaren 6an izan zen lehenengo finalaurrekoan, maiatzaren 10eko finalera zuzenean sailkatzea lortu zuen. Hain zuzen, finalaurrekoan parte hartu zuten hamasei herrialdetatik bosgarrena izan zen Ukraina, eta, guztira, 118 puntu eskuratu zituen abeslariak. Larunbatean ospatu zen finalean, aldiz, hogeita sei abestiren artean seigarren postua lortu zuen Mariak, denera, 113 puntu. Emaitza ona izan zen Ukrainarentzat, nahiz eta Zlata Ognevitxek aurreko txapelketan lortutako hirugarren postua ez hobetu. "Tick-Tock" abestiari bi herrialdek eman zizkioten 12 puntuak, Armeniak eta Azerbaijanek [7].

2023an, Maria Yaremchuk gonbidatu gisa, Liverpooleko Eurovision lehiaketan aritu zen. OTOY eta Zlata Dzyunkarekin batera, hainbat abesti famatu abestu zituzten.[8]

Remove ads

Diskografia

Singleak

  • 2012 - "So Mnoi Opiat"
  • 2013 - "Tebe Ja Znaidu"
  • 2013 - "Tick-Tock"
  • 2016 - "Do tebe"
  • 2017 - "Ty v meni"
  • 2017 - "Do nestyami"
  • 2018 - "Nazavzhdi"

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads