Maria Luisa Espainiakoa

From Wikipedia, the free encyclopedia

Maria Luisa Espainiakoa
Remove ads

Maria Luisa Espainiakoa (gaztelaniaz: María Luisa, alemanez: Maria Ludovika; Napoli, 1745eko azaroaren 24a - Viena, 1792ko maiatzaren 15a) noblea izan zen; Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriz, Alemaniako erregina, Hungariako eta Bohemiako erregina eta Toscanako dukesa handia, Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoarekin ezkondu eta gero.

Datu azkarrak Consort of Tuscany (en), Bizitza ...

Bi Sizilietako Erresumako printzesa gisa jaio zen, bere aita Karlos III.a Espainiakoa 1735an Erresuma horretako errege bilakatu eta gero, Espainiaren okupazioaren ondorioz Poloniako Ondorengotza Gerran. Bere erdi-osaba Fernando VI.a Espainiakoa hil eta gero, 1759an, bere aita Espainiako errege bilakatu zen eta, hortik aurrera Infanta titulua eskuratu zuen.

1790an semerik ez zuen Josef II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa hil eta gero, Maria Luisaren senar eta Josefen anaia zen Leopoldok hartu zuen tronua eta, hortik denbora gutxira, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izendatu zuten. Leopoldo II.a izenarekin, Vienara mugitu zen familia osoarekin eta Maria Luisak enperatrizaren papera hartu zuen. Leopoldo bi urte beranduago hil zen, 1792ko martxoaren 1ean. Maria Luisa hortik hiru hilabetera hil zen, euren semea Frantzisko enperadore izendatu aurretik.

Remove ads
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads