Maria Rantho
politikari hegoafrikarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Maria Rantho (1953 – Pretoria, 2002ko uztailaren 12a) hegoafrikar politikaria eta pertsona desgaituen eskubideen aldeko ekintzailea izan zen.
Remove ads
Bizitza
Rantho erizain lanetan ari zen auto istripu batean bizkarrezurreko lesio bat izan zuenean, eta geroago gurpil-aulkia erabili zuen. Disabled People South Africa erakundea sortu eta zuzendu zuen, Emakume Desgaituen Garapenerako Programa eratzeko lan egin zuen eta eta Afrikako Kongresu Nazionaleko Emakumeen Ligako kidea izan zen. Apartheidaren ostean Hegoafrikako berregituraketan, presidenteordearen bulegoko desgaitasunaren mahaiaren arduraduna izan zen[1][2].
1994an, Rantho Hegoafrikako Biltzar Nazionalerako hautatu zuten. Hegoafrikako lehen diputatu gurpil-aulkiduna bihurtu zen[3]. Hegoafrikako gobernuak 1997an onartutako desgaitasunaren estrategia garatu zuen taldeko kidea zen[4]. 1998an parlamentua utzi zuen eta Funtzio Publikoko Batzordean lan egin zuen hil zen arte.
Disabled Peoples' International erakundeko presidenteordea izan zen eta 1995ean Pekinen egindako Emakumeen Munduko IV. Konferentzian aurkezpen bat egin zuen[5].
2002an hil zen Pretorian[6].
Remove ads
Omenaldiak
Soshanguveko ospitale batek Maria Ranthoren izena darama[7].
Shelley Barry zinema zuzendariak Taxi Wars (2007) filma Ranthori eskaini zion[8].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads