Maria Wallenstein

antzerki aktore portugaldarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Maria do Bom Sucesso Furtado Taveira de Medeiros Franco Wallenstein (Ribeira Grande, São Miguel uhartea, 1927ko ekainaren 17aLisboa, 2007ko urtarrilaren 15a) portugaldar aktore, irakasle eta itzultzailea izan zen.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

1927ko ekainaren 17an jaio zen Ribeira Granden, São Miguel uhartean, António de Medeiros Francoren eta haren emazte Maria do Carmo Furtado Taveiraren alaba.[2]

San Frantzisko Xabierkoaren ikastetxean eta Antero de Quental lizeoan ikasi zuen, eta bertan antzerkian hasi zen. Hogei urterekin, Lisboara joan zen bizitzera eta Filologia Erromanikoan lizentziatu zen Lisboako Unibertsitatean. Bere gradu amaierako lanaren izenburua O Teatro Popular em São Miguel izan zen.[1]

Unibertsitatean Carlos Wallenstein poeta eta zuzendaria ezagutu zuen, harekin ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituen, tartean José Wallenstein aktorea eta Pedro Wallenstein musikaria.[1]

Jean Cocteau (Les Parents Térribles), Samuel Beckett (Va-et-Vient), Eugène Ionesco (Le Nouveau Locataire) eta Jean Tardieu (Conversation-Sinfonieta) bezalako antzerkigileen lanak itzuli zituen portugesera.[1]

1997 eta 2000 artean, Carlos Wallensteinen lau poesia, ipuin eta antzerki bildumen argitalpena antolatu eta zuzendu zuen.[1]

79 urterekin hil zen minbiziaren ondorioz.[1]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads