Martzelino
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Martzelino[1] (?, ? - Erroma, 304ko apirilaren 26a) Eliza Katolikoko 29. aita santua izan zen 296 eta 304 bitartean. Proiektoren semea, Dioklezianoren agintaldian aita santu aukeratua izan zen; horrek, zesar zuen Galeriok konbentzituta, kristautasunaren aurkako ediktu bat onartu zuen, kristauak armadatik kanporatzen zituena, Elizaren ondasunak konfiskatuak izan ziren bere tenpluak suntsituz edo itxiz, liburu eta edalontzi sakratuak profanatu eta erre ziren, azkenean, euren egiletza kristauei egotzi zitzaien bi suteren ondoren jauregi inperialean, euren fedea arbuiatzen ez zutenak hiltzera zigortzeko.
Jazarpen horretan zehar, donatistek Martzelinori jainko jentilei sakrifizioak eta intsentsua eskaini izana eta liburu sakratuak erromatar agintariei eman izana egotzi zioten. Egozpen horiek, ondoren, Agustin Hiponakoak baliogabetu zituen.
Kristau tradizioak martiritzat jotzen duen arren, Dioklezianok Martzelinori burua moztu ziezaioten agindu zuenean, Martzelino ez da hala agertzen ez Martyrologium hieronymiamumen, ez Depositio Episcoporumen, ezta Depositio martyrumen ere.
Remove ads
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads