Mary C. Jacobs

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mary C. Jacobs
Remove ads

Mary Catherine Goslin Jacobs (Woodland, 1828ko otsailaren 1a1909ko azaroaren 14a) estatubatuar nekazari, abeltzain, baratzezain eta idazlea izan zen. Besteak beste, The Pony Engine ipuina idatzi zuen, gaur egun The Little Engine That Could izenburupean ezagunagoa[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Bizitza

Hester Cannon eta John Goslinen alaba, Mary Catherine Goslin 1828an jaio zen Delaware estatuko Woodland herritik gertu[2]. Hamabi urte zituela, Bridgevillera joan zen bizitzera[2].

Hiru aldiz ezkondu zen, lehenengoan Alanson Dickersonekin (1811-1851) 1846an eta gero Nathaniel Ross Jacobsekin (1822-1870) 1855ean[3]. Lau seme-alaba izan zituen, horietako bi lehen senarrarekin eta beste bi, Gertrude and Lily, bigarren senarrarekin[4]. Maryk berrogeita bi urte zituela, bigarren senarra hil zitzaion, familia zorpetuta utziz[2]. Hamar urte geroago zorrak kendu zituen eta nekazari eta abeltzain arrakastatsu bihurtu zen. Mertxikak, marrubiak, mahatsak, hegaztiak eta behiak hazi zituen. 1881ean Thomas K. Jacobsekin ezkondu zen, baina 1884ko azaroan hirugarrenez alargundu zen[2][5]. Alaba heldu batekin bizi izan zen, eta biek poesia idatzi zuten[2]. Jacobsek nekazaritzari buruzko hainbat ikasliburu ere idatzi zituen[6].

Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean, konfederatuen alde egin zuen. Metodismoan hezi zen, baina eliza hori utzi zuen abolizionisten alde egin zuenean, eta Eliza Episkopalianoan sartu zen. Wilmingtongo umezurztegi bat sustatu zuen eta odoleko lau seme-alaba eta beste 28 haur hazi omen zituen[6].

Remove ads

The Pony Engine

The Pony Engine ipuina Kindergarten Review aldizkarian argitaratu zuten 1910ean[7][8]. Garai hartako egunkarietan zabaldu zen, eta ipuinaren aldaerak eskoletako emanaldietan antzezten zituzten[9][10][11]. 1956an, Arnold Munk New Yorkeko argitaratzaileak sariak eskaini zizkion The Little Engine That Coulden jatorria aurkitzen lagun zezakeenei[12]. Lehen saria Ruth L. Arthur Filadelfiako eskolako liburuzainak irabazi zuen Jacobsen ipuinaren kopia bat Munki bidaltzeagatik[12][13].

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads