Marylandeko Unibertsitatea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Remove ads

Marylandeko Unibertsitatea Marylandeko unibertsitate sistema publikoko unibertsitaterik adierazgarriena da. College Park herrian dago, Prince George konderrian, Washington Hiritik gertu, Ameriketako Estatu Batuetan.

Datu azkarrak Datuak, Izen ofiziala ...

1856an sortua, unibertsitatea Maryland estatuko erakunde akademiko garrantzitsuena da, eta Greene's Guides (2001) giden egileen arabera, herrialdeko nabarmenenetakoa da. Bere egoerak leku pribilegiatua bihurtzen du; izan ere, hiriburu federaletik oso gertu egonik, unibertsitateko eta gobernu federaleko talde bateratuak sortu dira. Unibertsitateko zenbait kidek, besteak beste, Zientzia Fundazio Nazionala, Osasun Institutu Nazionalak, NASA, Defentsa Saila eta Segurtasun Agentzia Nazionala bezalako agentzien sorreran parte hartu dute. Amerikako Unibertsitateen Elkarteko kidea da.

2007ko ekitaldian, Marylandeko Unibertsitateak 1.000 milioi dolar baino gehiagoko aurrekontua zuen. [1] Unibertsitateak ere 400 milioi dolar jaso zituen dohaintza pribatuen bidez. [2]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads