Mathilda Beasley
maistra estatubatuarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mathilda Taylor Beasley, jaiotzez Mathilde Taylor[1], (New Orleans, 1832ko azaroaren 14a – 1903ko abenduaren 20a) estatubatuar moja eta irakaslea izan zen, Georgia estatuko lehen moja afro-amerikarra. AEBetako neska afro-amerikarrentzako lehen umezurztegietako bat sortu zuen.
Remove ads
Bizitza
New Orleansen (Louisiana) jaio zen 1832ko azaroaren 14an, James C. Taylorren esklaboa[1]. 1869an, eliza katoliko batean bataiatu zen, beharbada 1877an hil zen Abraham Beasleyrekin ezkontzeko prestatzen zen bitartean.
Catherine eta Jane Deveaux-ekin, Beasleyk esklaboei irakatsi zien Savannahn (Georgia), Gerra Zibila baino lehen, nahiz eta garai hartan legez kanpokoa izan[2].
Geroago, Ingalaterran frantziskotar moja bihurtu ondoren, Estatu Batuetara itzuli zen eta 1889an moja afro-amerikar talde bat sortu zuen Georgian[3][4]. Bere taldea Frantziskotar Ordenan lotzen saiatu zen, baina azkenean ez zuen arrakastarik izan[5].
Gainera, Ameriketako Estatu Batuetako neska afro-amerikarrentzako lehen umezurztegietako bat sortu zuen[3][6]. 1895ean, umezurztegia erretzeko hainbat saiakera egin ziren. 1898an, hiru frantziskotar moja etorri ziren laguntzera, eta jatorrizko moja taldea desegin zen, baina Mathildak umezurztegian jarraitu zuen lanean[4].
1903ko abenduaren 20an hil zen[1]. Savannahko hilerri katolikoan lurperatu zen[4].
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
