Maya Moore
estatubatuar saskibaloi jokalaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Maya April Moore (Jefferson City, Missouri, AEB, 1989ko ekainaren 11) estatubatuar saskibaloiko jokalaria da. WNBAko Minnesota Lynxen jokatu zuen. 29 urterekin erretiratu zen.[1]
Moorek Connecticuteko Unibertsitateko saskibaloian jokatu zuen. 2011n profesional bihurtu zen, eta WNBA txapelketa irabazi zuen Lynxekin. 2011-2012 denboraldian Ros Casares Valencia taldearekin izan zen Euroligako txapeldun. Emakumezkoen ligako taldea bat-batean desegin ondoren, maletak egin zituen eta Txinara joan zen, Shanxi Xing Rui Flame taldera, eta han ere txapeldun izan zen 2013an.
Remove ads
Kirol-ibilbidea
Unibertsitatea
Moore izan zen AEBko emakumezkoen saskibaloi-jokalari garrantzitsuenetako bat. Artean, Wade Saria hiru aldiz irabazi duen jokalari bakarra izan zen. Unibertsitateko saskibaloi-jokalari onenak bereizten ditu trofeo horrek. Unibertsitateko saskibaloi-klubak (UConn Huskies) bi aldiz irabazi zuen NCAA txapelketa lau urteko ibilbidean.
Profesionala
Moore WNBAko 2011ko draftaren lehen zenbakian hautatu zuten. Minnesota Lynx-ek aukeratu zuen eta urteko Rookie saria irabazi zuen. Lehen denboraldian, Minnesota Lynxek irabazi zuen WNBA txapelketa.[2][3]
Remove ads
29 urterekin saskibaloia utzi
Maya Moore jardunean zegoen, gailurrean zegoen, gelditu eta dena uztea erabaki zuenean. 29 urterekin bi urre olinpiko irabazi zituen, bi mundial, WNBAko lau titulu, Euroliga bat... Moore erlijiosoa da eta gizon errugabe baten askatasunaren alde borrokatzeko utzi zuen saskibaloia.[1][4]
Sariak eta aintzatespenak
- Wade Saria hiru aldiz, Unibertsitateko saskibaloi sari gorena.
- 2011n Rookie saria.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
