Mediterraneoko isurialdea

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mediterraneoko isurialdea
Remove ads

Mediterraneoko isurialdea, Euskal Herriko geografiaren kontestuan, Euskal Herriko uren banalerrotik hegoaldera geratzen den isurialde edo arro hidrografikoa da; iparraldera geratzen dena Kantauriko isurialdea delarik. Inguru honetako urak Mediterraneora isurtzen dira, Ebro ibaiaren bidez betiere. Ebro haranaren parte da geografikoki Euskal Herriko parte hau, eta Mediterraneoko arroaren parte ere bai, stricto sensu.

Thumb
Uren banalerroa, hegoaldera geratzen delarik Mediterraneoko isurialdea.
Thumb
Banalerroa eta ibai nagusiak, eskematikoki.
Thumb
Euskal Herriko banalerroa, Europako uren banalerro nagusien kontestuan (alemanezko mapa).

Isurialdiak Nafarroa Garaiko eta Arabako lur gehienak hartzen ditu eta, banalerrotik hegoaldera, sakonune endorreiko txiki batzuen salbuespenak daude: hau da, haran edo sakonune txikiak non urak ez duen beste irteerarik; esate baterako Guardiako[1] edo Pitillasko aintzirak[2].

Remove ads

Ibaiak

Mediterraneo itsasora isurtzen duten Euskal Herriko ibai guztien ura Ebro ibaiaren bitartez iristen da itsaso hartara. Hauek dira Ebroren emaile nagusiak:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads