Meiko (abeslari estatubatuarra)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Meiko (Roberta (Georgia), AEB, 1982ko otsailaren 25a- ) indie abeslari estatubatuarra da. Izen artistikoa japoniarra du, bere amonaren omenez[1].

Remove ads
Biografia
Mila biztanle eskas dituen Roberta herrian jaio zen[2] eta 18 urte zituela Los Angelesera joan zen musikari izan nahian. Hollywoodeko Hotel Café-ko eskenatokian jo zuen, ordutik urtero jotzen du bertan. 2007an Sundanceko Zinemaldian hartu zuen parte eta urte berean Meiko diskoa atera zuen inoren laguntzarik gabe eta iTunes zerrendan 35. postua lortu zuen. Hurrengo urtean MySpace Recordsekin berriz atera zuen eta ezagun egin zen[1]. 2009an Estatu Batuetan zeharreko kontzertu bira egin zuen[3]. Bira honetan Eric Hutchinson ezagutu eta harekin Erresuma Batuan hainbat kontzertu egin zituen.
2015ean disketxeak utzi eta bere kontu diskoak ateratzen hai zen. Aurrenekoa Live Songs From The Hotel Cafe izan zen eta ondoren Moving Day etorri zen[4].
2018an The Cranberries taldearen "Zombie" abestiaren cover-a egin zuen Chesky Records diskoetxe independentearekin[5], eta honekin atera zuen hurrengo diskoa, Playing Favorites. 12 cover abestiz osaturiko diskoa izan zen. 2019ko maiatzean disko berria argitaratu zuen, In Your Dreams.
Remove ads
Diskografia
- Meiko (2007, autoekoizpena)
- Meiko (2008, Lucky Ear/MySpace/DGC)
- The Bright Side (2012, Fantasy/Concord Records)[6]
- Dear You (2014, Fantasy/Concord Records)
- Lovers & Fighters (2015, Fantasy/Concord Records) - EP
- Live Songs From The Hotel Cafe (2015, autoekoizpena) - EP
- Moving Day (2016, autoekoizpena)
- Playing Favorites (2018, Chesky Records)
- In Your Dreams (2019, autoekoizpena)
Erreferentziak
Kanpo loturak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads