Mendebaldeko Australia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mendebaldeko Australiamap
Remove ads

Mendebaldeko Australia[1] (ingelesez: Western Australia) Australiako mendebaldeko estatua da. Hegoalde eta mendebaldean Indiako ozeanoa du eta iparraldean Timorko itsasoa. 2.645.615 km²ko azalera dauka eta 2011n 2.387.200 biztanle zituen.[2] Hiriburua Perth da eta beste hiri garrantzitsu batzuk Fremantle eta Kalgoorlie dira.

Datu azkarrak Mendebaldeko Australia Western Australia, Administrazioa ...
Remove ads

Geografia

Mendebaldeko Australia gehienbat laua da. Iparraldean mendilerro batzuk (Kimberley) daude. Basamortuak hartzen du estatuko ekialdea (Gibson basamortua, Basamortu hareatsu handia eta Viktoria basamortu handia). Barnealdeko aintzira asko ahiturik daude.

Ekonomia

Abeltzaintzan oinarritua, euriteen mende dago. Kimberleyn behi azienda, azukre kanabera eta arroza lantzen dira. Erdialde guztiz idorrean, leku batzuetan baizik ez da ardi aziendarik. Benetako labore eta fruitu nekazaritza garatzen da, ordea, hego-mendebaldean, behi eta ardi hazkuntzarekin batera.

Meatzaritzan urrea, harrikatza, nikela eta uranioa nabarmentzen dira eta, iparraldean, zilarra, manganesoa, amiantoa eta eztainua. Industria biztanle gehienak bizi diren hego-mendebaldean ageri da.

Remove ads

Historia

Ingelesak 1826. urtean kokatu ziren lehenbizikoz mendebaldeko Australian, baina kolonizazioa askoz geroago gertatu zen. Kolonia autonomo bihurtua 1890ean, Australiako Commonwealth-eko partaide bilakatu zen 1901ean.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads