Menosca
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Menosca barduliarren lurraldeko civitas bat izan zen, Ptolomeok aipatu zuena.[1] Haren kokapena ezezaguna da, baina zenbait ikerlarik Hernanin, Zarautzen, Getarian edo Donostian kokatu dute. Edonola ere, kostaldean zegoen, Deba eta Oiasso artean. Zarautz eta Getaria arteko eremuan antzekotasunak izan ditzakeen toponimo bakarra Meaga da[2].
Remove ads
Zarauzko indusketak
Andre Maria parrokian edo Santa Maria La Real elizaren azpian egindako indusketa lanak 1997an hasi ziren. Horiei esker, Burdin Arotik aurrera topatutako aztarnak agertu ziren. Erromanizazio garaiko Gipuzkoako aztarnategi garrantzitsuenetariko bat dela esan eta dokumenta dezakegu, kalitate handiko eraikuntzak baitaude, Aroaren bukaeratik K.o. V. mendera arte doan okupazio-kronologian.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads