Merapi

From Wikipedia, the free encyclopedia

Merapimap
Remove ads

Merapi mendia (indonesieraz/javeraz: Gunung Merapi, "Suzko Mendia") kono formako sumendia da, Indonesiako Erdialdeko Java eskualdean dagoena. Jakarta hiriburutik 400 km inguru hego-ekialdera dago, Jogjakarta hiriaren inguruan.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...

Merapik 2.911 metro ditu altueran, eta Indonesiako sumendirik aktiboena da: 2010. urtean gertatu zen azken erupzioa; ondorioz, lurrikara eta tsunamia sorrarazi zituen. 1548. urtetik hona, hirurogeita bederatzi erupzioren berri jaso da agirietan. Orokorrean, 10-15 urtetik behin izaten ditu erupzioak, eta ondoriorik latzenak 1006, 1786, 1822, 1872 eta 1930ekoek sortu zuten.

Edozein modutan ere, milaka lagun bizi dira sumendiaren magalean, eta herri batzuk 1.700 metroko altueran eraikita daude.

Remove ads

Parke Nazionala

Merapi inguruko 6.410 hektareako eremuak Parke Nazional izendapena jaso zuen 2004. urtean.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads