Meskhet
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Meskhetak edo meskhetiarrak, meskhet turkiar izenez ere ezagunak, eta Turkian ahiska turkiarrak ere bai; Georgiako Meskhetia eskualdean jatorria duen talde etniko turkiar bat dira, 21. mendean diaspora gisa sakabanatuak bizi direnak, nagusiki Sobiet Batasuna zeneko lurraldeetan eta Turkian[1][2][3][4][5][6].

Historia

Turkiar asentamendu bat 1578ko espedizio militarr batean ezarri zen Meskhetian, baina lehenagotik ere turkiar tribuak XI. eta XII. mendeetan ezarriak ziren eskualdean.[7]
Meskheten desterrua eta sakabanaketa Bigarren Mundu Gerran hasi zen. Une hartan, Sobietar Batasuna Turkiaren aurkako presio-kanpaina bat egiteko prestatzen ari zen, eta Iosif Stalinek Meskhetiako turkiar biztanleria bertatik ezabatzeko aprobetxatu zuen. Kontuan hartzeko da Stalinen naziotasuna, georgiar kristaua izatez, non Georgian bizi ziren meskhetak turkiar musulmanak ziren.[8] 1944an, Meskhetiako turkiarrei kontrabandoa, lapurreta antolatua eta espioitza leporatu zizkieten, Turkiako mugan zehar egindako ustezko delituak eta traizioak. Abusuak ugari izan ziren erbesteratu aurretik eta ondoren [9] eta gutxi gorabehera 115.000 turkiar erbesteratu zituzten Erdialdeko Asara. Harrezkero ehunka gutxi batzuk bakarrik itzuli ahal izan dira Georgiara, Georgiak ez baitu aberriratzea baimentzen.[9]
1989ko sobietar erroldaren arabera, 106.000 turkiar meskhetiar bizi ziren Uzbekistanen, 50.000 Kazakhstanen eta 21.000 Kirgizistanen.[10] Bigarren Mundu Gerran erbesteratutako beste nazionalitateek ez bezala, ez zen inolako arrazoirik eman turkiar mesketarrak deportatzeko, 1968 arte ezkutuan gorde baitzen deportazioaren beraren onarpena.[8]
1989an Uzbekistanen turkiar meskheten eta bertako uzbekoen artean istilu larriak izan ziren.[10] Erresumin nazionalistak meskheten kontra piztu ziren, Ferganako haran gainpopulatuko baliabideengatik uzbekoekin lehian aritu baitziren. Ehunka meskhet hil edo zauritu ziren, ia 1.000 propietate suntsitu ziren eta milaka meskhetak ihes egin zuten erbestera.[10] Turkiar meskhetiar gehienak, 70.000 gutxi gorabehera, Azerbaijanera joan ziren; gainerakoak, berriz, Errusiako hainbat eskualdetara (bereziki Krasnodar Kraira), Kazakhstanera, Kirgizistan[10][11] eta Ukrainara joan ziren.
Azerbaijanen bizitzen jarri zirenen artean, Khojali herrian kokatu ziren ehundaka batzuk Khojaliko sarraskiaren biktima izan ziren 1992an, non Karabakh Garaiko lehen gerraren kontestuan, armeniar miliziek hainbat azerbaijandar eta meskhet hil zituzten bertan.
Remove ads
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
