Mestis
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Mestis Finlandiako bigarren mailako izotz-hockey txapelketa da, SM-liigaren ondoko maila. 2000. urtean sortu zen, amateurren ligatzat jotzen zen I-divisioonaren ordez; izan ere, 2000. urtean SM-liigan jaitsiera eta igoeren egitura ezabatzea erabaki zuten, eta ondorioz, bigarren mailari itsura berria ematea proposatu zuten. Honela, igoerak ezabatu ziren eta jaitsierak bakarrik onartu.
|
Mestis | |||
|---|---|---|---|
|
| |||
| Berezko izena | Mestaruussarja | ||
| Herrialdea | |||
| Antolatzailea | Izotz-hockey Federazioa | ||
| Sorrera | 2000 | ||
| Talde kopurua | 12 | ||
| Webgune ofiziala (Finlandieraz) | |||
Nahiz eta 2000. urtetik formatua aldatua egon, aldaketak egon dira Mestis jokatzen duten taldeetan; esaterako, KalPa taldeak 2005. urtean SM-liigara igotzea lortu zuen meritu propioengatik.
Remove ads
Egitura
Mestis bi zati ezberdinetan banatzen da; Denboraldi erregularra eta Play-Offak.
Denboraldi erregularra
Liga iraila erdialdetik martxoraino irauten du eta hamabi taldeek parte hartzen dute. Talde bakoitzak 45 partidu jokatzen ditu, liga osatzen duten gainontzeko taldeen aurkako 44 eta inguruko hiriko taldearen aurkako 1. Partidu bakoitzak 20 minutuko hiru zati ditu, guztira 60 minutu, eta puntuak lortzeko irabazi beharra dago. Partidua berdinketan amaitzen bada, 5 minutuko luzapena egoten da, eta hau ere berdinketan amaitzen bada, partidua penaltietan erabakiko da. Puntuaketa sistema berezia dago: partida lehenengo 60 minutuetan irabaziz gero, hiru puntu lortzen dira; luzapenean irabaziz gero, bi; eta penaltietan irabazten bada aldiz, puntu bakarra.
Ligako sailkapenak jaitsierak baldintzatzen ditu, eta azkeneko bi postuetan gelditzen diren taldeak hirugarren mailako lehenengo bi sailkatuen aurka kanporaketak jokatzen dituzte.
Play-Offak
Denboraldi erregularra amaitzen denean, sailkapeneko zortzi talde onenak Play-Offeko final-laurdenetara igarotzen dira zuzenean.
2007-08 denboralditik aitzin, kanporaketa guztiak zazpi partidutara jokatzen dira eta Denboraldi Erregularreko sailkapenean lortutako postuaren arabera kokatzen dira taldeak kanporaketa taulan; hau da, sailkapeneko buruak beti azkenengoaren aurka jokatzen dute lehenengo kanporaketan [1].

Kanporaketak hilabete bat irauten du gutxi gorabehera, martxotik apirilera eta ezberdintasun bakarra partidua berdinketan amaitzen denean agertzen da; izan ere, luzapenak 20 minutukoak dira eta gola markatzen duen lehenak irabazten du partidua.
Remove ads
Taldeak
Irabazleen sailkapena
Urrezko domina irabazi dutenen sailkapena:
- Jukurit: 3 txapelketa
- KalPa: 2 txapelketa
- Hokki: txapelketa 1
- TuTo: txapelketa 1
Remove ads
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads