Mikelazulo

From Wikipedia, the free encyclopedia

Mikelazulomap
Remove ads

Mikelazulo, Gipuzkoako Errenteria udalerrian dagoen arku edo tunel bat da. Gaur egun, udalerriaren ikurretako bat da. Andre Mariaren Jasokundearen elizaren dorrearen azpialdean dago. Aspaldiko harresiko Mikelazulo atea alboan zegoen.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...

Antzinako mapan ikus daitekeenez, harresia ibaia eta itsasoarekin babestuta zegoen, eta lurretik zetozen erasoetatik defendatzeko lau dorretxe zeuzkan: Torrekua, Morrontxo, Zubiaurre jauregia, eta Mikelazulo atea.

Marea goian zegoenean Mikelazulo ateraino heltzen zen itsasoa garai haietan. Biteri kalea eta Niessen aldea padura eta itsas-eremuak ziren. Ia Madalena ermitaraino heltzen zen itsasoa. Gaur eguneko Madalen kalean zeuden harresitik kanpo bizi ziren arrantzale pobreen etxeak, bertaraino heltzen zen itsasoa.

Thumb
[Betiko hautsitako esteka]Errenteria itsas bazterra zen. Itsasoa gaur egungo Madalena kaleraino eta Madalena basilikaraino heltzen zen, harresitik kanpo.
Remove ads

Ikus gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads