Miopithecus
From Wikipedia, the free encyclopedia
Remove ads
Miopithecus edo talapoinak Cercopithecidae familiako generoa da. Afrikako erdialdean bizi dira, Kamerundik Kongoko Errepublika Demokratikora eta Angolaraino.
32 zentimetrotik 45era neurtzen dute. Arrek 1,3 kiloko pisua dute eta emeek 0,8 kilokoa. Afrikako primaterik txikienak dira. Larru gris-berdexka dute eta behealdea txurixka. Buru biribildua dute eta aurpegian ilerik gabe.
Egunez bizi dira, zuhaitzetan, batez ere euri handia egiten duen basoetan eta manglaretan. Normalki ez dira lur irekietan aurkitzen eta ez dirudi gizakiak ikusterakoan mugitzen direnik. Igeri egin dezakete.
Remove ads
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Remove ads
