Mongoloide

Arrazen ohiko sailkapenean, kolore horiko larruazala duen arraza; arraza horretako gizabanakoa From Wikipedia, the free encyclopedia

Mongoloide
Remove ads

Mongoloide[1] zenbait ezaugarri fenotipiko, hala nola epikantoa, partekatzen dituzten populazioak definitzeko erabiltzen den terminoa da, hau da ia Asia osokoak (erdialdeko Asia, hego-ekialdeko Asia, ekialdeko Asia, Siberia eta hegoaldeko Asiakoak), Artikokoak, Amerikakoak eta Ozeano Bareko uharte gehienekoak.

Thumb
Asiar tipoak 1914ko liburu batean.

Hitza, "mongol" erroaz eta "-oide" atzizkiaz osatuta dago, eta, beraz, hitzak, literalki, "mongolen antzekoa da" esan nahi du. Etnologia goiztiarrak garatu zuen, batez ere erdialdeko Asiako eta ekialdeko Asiako herri ezberdinak deskribatzeko. Arraza mongoloidea gizateriaren hiru arraza nagusien proposamenetako bat da. Auzitegiko antropologo batzuek eta beste zientzialari batzuek terminoa zenbait testuingurutan erabiltzen jarraitzen duten arren, antropologo gehienek "mongoloide" terminoa gutxiesgarritzat jotzen dute eta egun zalantzazkoa da.[2][3][4][5]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads